Hobariei buruzko ohiko galderak

DSBE jasotzen duten pertsonak gizarte-bazterketa arriskuko pertsonen kolektiboan daude, eta enpresak hobari bat jaso lezake pertsona horiek kontratatzeagatik: 50 euro hilean edo 600 euro urtean 4 urteko lan-kontratu mugagabeen kasuan; eta 41,67 euro hilean edo 500 euro urtean aldi baterako lan-kontratuen kasuan eta kontratuaren iraunaldian, 43/2006 Legeari jarraikiz.

Egokiena izango da lehenengo egoerarako (arriskuko haurdunaldiagatiko baja) bitarteko lan-kontratu bat egitea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoen langabe batekin. Ordezkatutako langilea erditzen denean, beste kontratu bat egin behar da amatasun-baimenaren egoerarako, baina ordezkapena betetzeko kontratatuko den pertsonak ez du berriz ere izenik eman beharko enplegu-bulegoan.

Haurdun dagoen pertsona bat bajan baldin badago gaixotasun arruntagatik, eta ez arriskuko haurdunaldiagatik, hura ordezteko egiten den kontratuak ez du hobaririk izango.

Bai, baldin eta desgaitasuna duen kontratatu beharreko pertsona Lanbiden langabe moduan izena emanda badago.

Enpresak gutxienez 3 urtez eutsi beharko dio langile horren kontratuari, eta bidezko kaleratzea izanez gero, desgaitasuna duen beste langile batekin ordeztu beharko du. Bestela, enpresak ez-betetzearen aldiari dagozkion zenbatekoak itzuli beharko ditu, lortutako dirulaguntzaren mugarekin.

Ez, enpresak ez du jasotako hobaria itzuli beharko, eta 43/2006 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, hobari hori aplikatzetik salbuetsita geratuko da urtebeteko epean, ezaugarri bereko beste kontratu bat eginez gero.

Bai, 52 urtetik gorako langabeek eta langabezia-subsidioen onuradunek bateragarri egin ahal izango dituzte subsidio horiek besteren konturako lan batekin, betiere lanaldi osorako kontratatzen badituzte, kontratu mugagabearekin, edo aldi baterako, kontratuaren iraupena hiru hilabetetik gorakoa denean.

Enpresak, hala badagokio, langileak langabezia-subsidio gisa jasotako zenbatekoa deskontatu egingo du langileari dagokion soldataren ordainketatik.

Bai, enpresak kontratu mugagabea eginez gero, dagokion hobaria jaso ahal izango du, betiere 43/2006 Legearen baldintzak betetzen badira.

Bai, senide baten kontratazioak hobaria izan dezake, betiere kontratua egin eta hurrengo sei hilabeteetan kontratatuta jarraitzen badu, eta kontratatuko den pertsonarekin lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna badu; kasu horietan, hobaria % 100ekoa izango da 12 hilabetez.