Aurkezpena

Imagen

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du xede, euren beharretara egokitutako eta giza baliabideen kudeaketari eta enplegu-politika aktiboei lotutako zerbitzu eta programen bidez.

Lanbideren Enpresentzako Zerbitzuen Zorroak (PDF, 15 MB) informazioa ematen du eta enpresei zuzendutako programa eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du, enpleguaren eta prestakuntzaren eremuetan eta zerbitzu-eskaintza egokitu, espezializatu eta dinamikoa garatzen du, enpresentzako elkarrizketa eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure lan-eskaintzak argitaratzeko gune bat eskaintzen dizugu, eta lanpostu bakoitzerako pertsona egokiak eta prestatuak aurkitzen laguntzen dizugu.

Profil publikoen gure datu-basea kontsulta dezakezu, eta gurekin eskaintza bat erregistratzen baduzu, zure beharretara egokituta behar dituzun CVak bidaliko dizkizugu.

EURES Sarearen parte gara (Europako herrialdeen arteko lan-mugikortasunari laguntzeko sarea): aholkuak ematen ditugu, lan-eskaintzak zabaltzen ditugu eta nazioarteko hautaketa-prozesuak kudeatzen ditugu.

Contrat@ tresnara sartzeko aukera ematen dizugu, non jakinarazi ahal izango dituzu egindako kontratazioak, eta informazioa eta kontratu-ereduak eskaintzen dizkizugu, dena errazagoa izan dadin.

Online lan-aholkularitza eskaintzen dizugu, non zalantzak argitzen ditugun eta lan-kontratuekin, hobariekin eta Contrat@ aplikazioarekin lotutako kontsultak erantzuten ditugun.

Desgaitasuna duten langileak laneratzearen aldeko apustua egiten duten enpresei aholkuak eta babesa ematen dizkiegu.

EAEko lan-merkatuko adierazleen egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa argitaratzen dugu hilero, enplegu-eskaintzari eta -eskaerari dagokienez, eta enpleguari eta okupazio-joerei buruzko Futurelan tresna eskaintzen dugu.

Gure aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatuak prestakuntza-ekintzen edo enpresen beharretara eta erronketara egokitutako gaitasunak egiaztatzeko prozesuen plangintza eta programazioa errazten du. Kontaktua: areadeformacion@lanbide.eus (Gaian sartu: enpresentzako prestakuntza-aholkularitza).

Hainbat laguntza-ildo eskaintzen ditugu langileak prestatzeko eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak egiteko. Laguntza-deialdiak kontsultatu.

Enpresekin hitzarmenak egiten ditugu praktikaren xede den jardueran edo lanpostuan esperientzia profesional gutxi edo batere ez duten pertsonen praktikak errazteko.

Era berean, badugu komunikazio-bide bat prestakuntza-espezialitate berriak proposatzeko, iradokizunak egiteko eta lanekoak ez diren praktikekin lotutako zalantzak argitzeko.

Enpresentzako eta bere langileentzako doako prestakuntza-ikastaroen eskaintza zabala dugu, kualifikazio-maila desberdinetara bideratuak, on line modalitatean eta aurrez aurre.