Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa
Enplegu-zentro berezien helburu nagusia ondasun- edo zerbitzu-jarduera iraunkorragoa egitea da, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu ordaindua bermatuz. Era berean, desgaitasunen bat duten langileek behar dituzten doikuntza pertsonal eta sozialeko zerbitzuak eman beharko dituzte, haien inguruabarren arabera eta erregelamenduz ezarritakoaren arabera.
Euskal Erregistroa
Erregistro hori Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta enplegu-zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren IV. kapituluan dago jasota.
Kalifikazio-eskaera (eta/edo gizarte-ekimena aitortzea) eta erregistroan inskribatzea
Eskabidea deskargatu, bete eta egoitza elektronikoaren bidez igo:
Gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak
Gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezi gisa kalifikatu ahal izango dira eta, ondorioz, halakotzat erregistratuak izan ahal izango dira irabazi-asmorik gabeko zentro batek zuzenean edo zeharka sustatzen dituela edo irabazi-asmorik gabeko zentroek %50etik gorako partaidetza dutela egiaztatzen dutenak.
Era berean, egiaztatu beharko dute enplegu-zentro bereziaren onurak enplegu-zentro berezian bertan edo gizarte-ekimeneko beste enplegu-zentro berezi batzuetan birinbertitzen direla, estatutuetan berariaz hala jasota dagoelako edo ezaugarri hori gizarte-ekimeneko zentro gisa kalifikatu eta erregistratu nahi den enplegu-zentro bereziaren forma juridikoaren berezkoa delako.
Argibide edo kontsultaren bat nahi izanez gero, jarri harremanetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin:
Teléfonoak: 945 181 308, 945 062 367 eta 945 181 351
Posta elektronikoa: empleoprotegidoyselectivo@lanbide.eus
Normativa
- AGINDUA, 2019ko abenduaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira enplegu-zentro berezietako dirulaguntza-eskaeren eta kalifikazioen eskabide- orri normalizatuak. Eskabide-orri horiek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusten ziren, han erregulatzen baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen laneratzeko aukeren inguruko programak eta zerbitzuak, eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
- 168/2019 DEKRETUA, urriaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa