Reactivate 2022 programa

Novia Salcedo Fundazioak "Reactivate 2022" programa jarri du abian, "Enplegagarritasuna hobetuko duten gaitasunak entrenatzeko, enpresek eta erakundeek proposatutako banakako prestakuntza-planen bidez, eta Novia Salcedoren lan-aholkulariek eta enpresan tutoretza-lanetan esleitutako eta prestatutako pertsonak gainbegiratuta".

"Reactivate 2022"ko helburua gazte langabeak euskal enpresekin konektatzea da, esperientzia kualifikatzailea izan dezaten.

"Reactivate"k, 2020 eta 2021 urteetan, 409 gazte laneratzea lortu du Euskadiko enpresa-sareko 384 enpresatan.

Gazteentzat

  • 19 eta 30 urte bitartekoak eta Euskadin bizi direnak (*)
  • Lanbiden izena emanda, langabezian edo enplegu-hobekuntzan.
  • 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, prestakuntza-zikloa, unibertsitate-gradua, doktoregoa, edo azken urteko ikasleak.
  • Zure prestakuntza-arloan lan-esperientzia kualifikaturik ez izatea.
  • Enpresak eskainitako profilera egokitutako prestakuntza.
  • Titulazio ondoko praktika baten edo Reactivate programaren onuradun ez izatea.

(*) Deialdiko plazak honela banatuko dira: % 52 Bizkaian, % 34 Gipuzkoan eta % 16 Araban.