Izapide administratiboak
Izapide juridikoak
Foma juridikoak
Forma juridikoa hautatzea enpresa bat sortzerakoan eman beharreko lehendabiziko urratsetako bat da dudarik gabe.
Zein alderdik mugatzen dute enpresaren forma juridikoa?
- Gauzatu beharreko jarduera-mota: Gauzatu beharreko jardueraren nahiz sektorearen beraren araberako forma juridiko jakinak hartu behar izatea gerta daiteke: bankuek, aseguruek, bidaia-agentziek eta bestelakoek merkataritza-sozietate bat sortzea eskatzen dute legez
- Enpresa-proiektuan parte hartzen duen pertsona-kopurua:Enpresa indibiduala edo sozietatea izan aldatu egiten da, eta gutxieneko bazkide-kopuru jakina eskatzen duten forma juridiko jakinak ere badira (lan-sozietateak eta sozietate kooperatiboak).
- Pertsona sustatzaileen erantzukizuna:Forma juridikoa hautatzeko, erantzukizuna sozietatean jarritako kapitalera mugatuko den edota erantzukizuna ondare pertsonal nahiz sozialera zabaltzeko arriskua norberaren gain hartuko den aukera egin beharko da
- Elkarteko bazkide diren pertsonek euren artean izan ohi duten harremana: Bazkide berriei sarbidea murriztu dakieke, edota ekarpen ekonomikoa baliozta daiteke soilik.
- Proiektuaren behar ekonomikoak:sozietate-mota jakinek gutxieneko kapital soziala behar izaten dutelako du eragina.
- Enpresari dagozkion alderdi fiskalak:Aipaturiko enpresak gauzatzen dituen jarduerei ezarririko zerga fiskalak aztertu beharko lirateke eta lorturiko onurek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan fiskalki duten eragina ikusi.
Lege-ordenamenduan jasoriko forma juridiko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta, hortaz, baita bere abantailak eta desabantailak ere abian jarri nahi dugun negozioaren arabera.
Forma juridikoak
Profesionala
Pertsona fisiko bakar bat jarduera baten titular bakarra denean sortzen den erakundeari "profesional" deritzogu, betiere, aipaturiko jarduera JEZi dagokion araudian "jarduera profesionaltzat" harturik baldin badago.
Proiektu baten sustatzaile den pertsona batek profesional gisa bere burua autoenplegatzea erabakitzen duenean ez da ikuspuntu juridikotik begiratuta ulertzen den enpresa bat sortzen ari; lanbide batean dihardu, besterik gabe. Juridikoak ez diren ondorioei dagokienez, (fiskala, lanari dagokiona, etab.) ia ez da alderik pertsona profesionalaren eta enpresa indibidualaren artean.
Dena den, jarduera guztiak ez dira profesionalki egin daitezkeenak. Adibidez, pertsona batek ezingo luke inprimategi baten proiektua profesionalki garatu, aipaturiko jarduera enpresa-jardueren zerrendan sarturik dagoelako.
Hortaz, ez da irudi hau arautuko duen araudirik; ez behintzat gai fiskalei dagokiena ez denik.
Erantzukizunari dagokionez, pertsona profesionalak bere lanbideko ekintzei beste zeinahi pertsona fisikok bezala erantzuten die, hots, bere egungo nahiz etorkizuneko ondasun guztiekin (jarduerari dagozkionak nahiz pertsonalak).
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Enpresa indibiduala
"Enpresa indibiduala" bakar bat jarduera baten titular bakarra denean sortzen den erakundeari "profesional" deritzogu, betiere, aipaturiko jarduera JEZi dagokion araudian "jarduera profesionaltzat" harturik baldin badago.
Enpresa indibidualak duen eragozpena, profesional gisa eginiko jarduerak bezala, oraingo nahiz etorkizuneko ondasun guztiak erabiliz erantzun behar zaiola da, bai enpresakoak erabiliz eta bai norberaren ondasun pertsonalak erabiliz ere.
Formula honetako ohiko adibideak autonomoak dira; hala nola igeltserotza, harakintza, txikizkako merkataritza, dekorazioa... gisako jarduerak.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Sozietate Zibila / Ondasun Erkidegoak
Sozietate Zibilak beren funtzionamendua zuzentzeko Kode Zibila hartzen dutenak dira. Dena den, beren jardueraren arabera, merkataritza-kodeak ezarririko moldeak hartu ahal izango dituzte, baita aipaturikoko arauak aplikatu ere, betiere, Kode Zibilean jarritakoaren kontrakoa ezartzen ez badute.
Sozietate hauek izaera juridikoa izan dezakete, betiere, sozietatearen baldintzen eskritura publikoa egiten bada, baina honek eragiten duen kostua dela-eta hau egitea ez da ohikoena izaten. Ondasun higiezinen ekarria eginez gero bakarrik da beharrezkoa prozedura hau betetzea.
Hiru sozietate zibil mota dago: sozietate zibila bera, ondasun erkidegoa eta jaraunspen jasogabea. Guk lehen biak bakarrik aztertuko ditugu.
SOZIETATE ZIBILA
Kontzeptua
Sozietate zibila bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo industria batzearen ondorioz eta irabaziak beren artean banatzeko asmoz sorturiko sozietate-kontratua da.
Ezaugarriak
- Sozietate-kontratu bat da. Hau da, dokumentu pribatu baten bidez osatzen da.
- Elkartzen direnen ekarpenak sozietatean barneratzen dira.
- Bazkideen ardura solidarioa eta mugagabea.
- Ez du izaera juridikorik; hitzarmenak bazkideen artekoak eta isilekoak baitira, hau da, osaera-dokumentuaren edukiak ez dira inolako erregistrotan jasotzen. Elkarturiko pertsonak bere izenean jokatzen du hirugarrenen aurrean.
- Ondasunen eta eskubideen ekarria egin daiteke inolako mugarik gabe.
- Sozietate zibiletan osaera-dokumentuan adosturikoaren arabera banatzen diren galerak eta irabaziak.
ONDASUN ERKIDEGOA
Kontzeptua
Ondasun-erkidegoak banatu gabeko gauza edo eskubide baten jabetza edo titulartasuna duten hainbat pertsonak osaturikoak izan ohi dira.
Ezaugarriak
- Sozietate-kontratu bat da. Hau da, dokumentu pribatu baten bidez osatzen da.
- Ondasun edo eskubideena bakarrik izan daiteke.
- Hitzarmenak isilean mantendu ohi dira bazkideen artean eta komunitateko kide bakoitzak bere izenean jokatzen du hirugarrenen aurrean.
- Ondasunen ekarria egitea funtsezkoa da.
- Beste frogarik ezean, pertsona komuneroen partaidetzak berdintzat hartuko dira.
- Komuneroen eskubide eta betebeharrak beren parte-hartze kuotekin bat datozenak izango dira.
SOZIETATE ZIBIL ETA ONDASUN ERKIDEGOEI BURUZKO EZAUGARRI OROKORRAK
Kontzeptua
Bi forma juridiko hauek zehaztea komeni den hainbat ezaugarri berdin dituzte:
Ezaugarriak
- Bi formak bazkide edo komuneroek sinaturiko dokumentu pribatu baten gain eratzen dira. Dokumentu hauek merkataritza-elkarteei buruzko aipamen oso antzekoak jasotzen dituzte, hots, bazkideei, kapital sozialari, administratzaileei, etab.-i buruzkoak.
- Sozietate hauek sortzeko erabiltzen diren dokumentuak ez dira notario aurrera eraman beharrik, ezta inola erregistrotara ere. Horrek gastuak aurreztea esan nahi du.
- Bi forma juridikoek ardura-erregimen solidarioa eta mugagabea dute, hots, sozietatea edo erkidegoa osatzen duten pertsona guztiek ardura-maila berbera dute, baita beren ondasun pertsonalekin ere.
- Bi forma juridikoek, eskritura publiko bidez osatzen ez direnez eta inolako erregistrotan jasotzen ez direnez, ez dute izaera juridikorik, hots, sozietateak berak ez du hirugarrenen aurrean erantzukizunik; bazkide diren pertsonek baizik.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Sozietate Mugatua
Merkataritza sozietate honek kapital jakina du, partaidetza-zati berdinetan banaturik dago, zati hauek metagarriak eta zatiezinak dira eta ezin dute titulu negoziagarririk hartu, ezta akziorik izendatu ere.
Pertsona bazkideek ez diete zorrei beren izenean erantzuten.
Ezaugarriak
- Sozietate kapitalista bat da eta ekarpenek osaturiko kapital propioarekin egiten du lan. Kapitala funtsezkoa da sozietate mota honetan; izaera juridikoa duen kapitala da. Partaidetzako sozietatea da.
- Ardura mugatua duen sozietate honetan bazkideak ez du ardura pertsonalik. Honek ondasun sozialaren ardurapeko ekarpenen izenean bakarrik erantzuten du.
- Merkataritza Sozietate bat da (kasu guztietan), bere formarengatik, Sozietateen Legearen arabera zuzentzen dena eta ardura mugatua duena.
- Kapital sozialak ezingo du 3.005,06 €tik beherakoa izan.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Sozietate Anonimoa
SA akzio igorgarrietan banaturiko kapitala duen merkataritza-sozietatea dela esan daiteke. Akzio hauek bere titularrari bazkide baldintza ematen diote, ardura mugatuaren onuraz gozatuz eta sozietateko zorrei pertsonalki erantzun beharrik izan gabe.
Ezaugarriak:
- Guztiz kapitalista den merkataritza-sozietatea da, kapitalak berak kapital hori ekartzen duten pertsonek baino garrantzia handiagoa du.
- Ardura mugatua duen sozietatea da.
- Kapitalak 60.101,21 €tik gorakoa izan behar du eta guztiz despoltsaturik egon behar du, gutxienez %25.
- Kapitala metagarriak eta zatiezinak diren akzio sozial berdinetan banatzen da.
- Pertsonabakarrekoa izan ezean, osaera-unean gutxienez 2 pertsona fisiko edo juridiko izan behar ditu bazkide
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Pertsona bakarreko Sozietate Anonimoak eta erantzukizun mugatukoak
Bazkide bakarrak osatua.
Bi bazkidek edo gehiagok osaturikoa, partaidetza guztiak bazkide baten jabetza bilakatu direnean
Sozietate bat pertsonabakarrekoa izate horrek dokumentazio, gutun, eskaera-ohar eta fakturetan ez ezik lege edo estatutuetako disposizioz argitaratu beharreko iragarki guztietan agertu beharko du.
Jatorrizkoa edo eratorrikoa den pertsonabakarreko sozietatea izatearen baldintzak ondorioak dituenean, eskritura publikoa eman beharko da eta erregistroan izena eman; azken baldintza hau sei hilabeteren buruan bete ezean pertsonabakarreko bazkideak erantzukizun mugatua izateko onura galduko luke.
Bazkide bakarrak batzorde nagusiko funtzioak bete eta akordioak aktetan jasoko ditu.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Lan Sozietate Mugatuak eta Anonimoak
Molde mugatukoak edo anonimokoak izan daitezkeen lan sozietate berriak arautu berriak dira. Beren funtzionamendua eta erregulazioa beren homonimoen berdina da, ondorengo berezitasunak salbu:
- Kapital soziala enpresan lan egiten duten bazkideen esku dago batik bat.
- Inolako bazkidek ezin du kapital sozialaren heren bat baino gehiago eduki.(33,3%).
- Bazkide ez diren kontrataturiko pertsona langileek ezin dute urteko ordu-kopuru bat gainditu (%25 inguru).
- Beren onuren %10 eman behar dute hurrengo urteetan gerta daitezkeen balizko galerei erantzuteko erreserba bat osatzeko.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Sozietate Kooperatiboa
Sozietate kooperatiboa jarduera bat gauzatzeko legezko gaitasuna duten pertsona fisikoen elkartea da, eta bazkideei lanpostuak emanda, elkarrekin ondasunak edo zerbitzuak sortzea eta hirugarrenei saltzea du helburu.
Kooperatibako kideak
- Bazkide kooperatibistak. Gutxienez bi pertsona fisiko izango dira, eta estatutuetan finkatutako derrigorrezko kopuru minimoaren ekarpena egin beharko dute.
- Soldatakoak. Kooperatibak kontratatutako pertsonak dira. Besteren konturako lan-kontratua duten langileek egindako urteko ordu-kopurua ezin da izan bazkide-langileek guztira egindako urteko ordu-kopuruaren % 25 baino handiagoa, bazter utzi gabe ez dagoela besteren kontura lanak egiteko mugarik urtean zehar hiru hilabeteko epea baino luzeagoan ez denean. Bazkide laguntzaileak. Kapital-ekarpena egiten dute, eta pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke.
- Bazkide laguntzaileak. Kapital-ekarpena egiten dute, eta pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke.
Ezaugarriak
- Kapital soziala gutxienekoa 3.000 eurotakoa da.
- Sozietako derrigorrezko organoak: Batzar Orokorra eta Administratzaileak.
- Araubide fiskala. Sozietateen zergak %20ko tasa ordaintzen dute fiskalki babestuak direnak (%18 zenbait baldintza betetzen badira) .
- Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergetatik salbuetsita daude.
- Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergatik eta Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zergatik salbuetsita daude.
- Pertsona bazkide kooperatibistek Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorra edo Langile Autonomoen Erregimen Berezia aukeratu dezakete. Edozein dela ere, guztientzat berbera izan beharko da.
- Araudia Euskadin: Euskadiko Kooperatibaren azaroaren 24ko 4/1993 Legea (EHAA. 93-7-19) eta Euskadiko Sozietate Kooperatibo Txikiaren ekainaren 25eko 6/2008 Legea (EHAA 08-7-4).
- Bada Kooperatiben erregistro berezi bat.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Izapide administratiboak
Atal honek zure enpresa osatzeko jarraitu beharreko urratsen, kostuaren berri emango dizu, baita horretarako nora jo behar duzun adieraziko ere.
Aldez aurretiko izapideak. Osaera juridikoa
Forma juridikoa | Izapidea | Non Egin | Zenbat denboran | Batez besteko kostua |
---|---|---|---|---|
Profesionala | Bat ere ez | |||
Enpresa indibiduala | Bat ere ez | |||
Sozietate zibilak eta ondasun erkidegoak | Osaerari buruzko dokumentu pribatua egitea | Interesaturik dauden pertsonek beraiek idatz dezakete. | ||
Identifikazio Fiskalaren Kodearen eskaera (CIF) | Foru Ogasunean eskatu behar da | Unean bertan | Doakoa | |
Ondare Transmisioen gaineko Zergaren Likidazioa (ITP) | Foru Ogasunean likidatu behar da | Unean bertan | Osaera-dokumentuan adieraziriko kapitalaren %1 | |
Merkataritza sozietateak | ||||
Izendapen Sozialaren Egiaztagiri Negatiboa lortzea (CNDS) | Madrilgo Merkataritza Erregistro Nagusian eska daiteke zuzenean postaz edota aholkularitzaren baten bidez | Postaz, 15en bat egunean, eta aholkularitzaren bidez 5 bat egunean | 11 € inguru eta aholkularitzak 27 € | |
Eskritura Publikoa Egilestea (Estatutuak barne) | Notario aurrean | Bi egun eta astebete bitartean | Kapital sozialaren araberakoa, baina gutxi gorabehera 300 eta 480 € bitarte. | |
Identifikazio Fiskalaren Kodearen (CIF) eskaera | Foru Ogasunean | Unean bertan | Doakoa | |
Lan-sozietate kalifikazioaren eskaera (Lan Sozietateei bideraturikoa soilik)) | Eusko Jaurlaritzako Lan Sailean. Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza | 4 egun eta astebete bitartean | Doakoa | |
Eskrituraren Inskripzioa Merkataritza Erregistroan | Merkataritza Erregistroan | 15 bat egunean | Gizarte-kapitalaren araberakoa, baina gutxi gorabehera 210 eta 360 € bitartean. | |
Bazkideen liburua legalizatzea | Merkataritza Erregistroan | Aste betean | 24 bat € | |
Akta Liburua Eskuratzea | Liburu-dendan | |||
Sozietate kooperatiboak | Izen Berdinik Ezaren Ziurtagiria lortzea (IBEZ) | Euskadiko Kooperatiben Erregistroari eta Madrilgoari eska dakioke zuzenean posta bidez | Posta edo aholkularitza bidez 10 bat egunetans | Doakoa, aholkularitza-gastuak salbu |
Eskritura Publikoak ematea (Estatutuak barne) | Notario aurrean | Bi egun eta astebete artean | Kapital sozialaren arabera, baina gutxi gorabehera 300 eta 480 € artean | |
Identifikazio Fiskaleko Kodearen eskaera (IFK) | Foru Ogasunean | Unean bertan | Doakoa, aholkularitza-gastuak salbu | |
Euskadiko Kooperatiben Erregistroan Eskrituren izen-ematea | Euskadiko Kooperatibe Erregistroan | 15 egun inguru | Doakoa, aholkularitza-gastuak salbu | |
Liburu sozialen legeztatzea | Euskadiko Kooperatibe Erregistroan | Aste bete | Doakoa, aholkularitza-gastuak salbu | |
Akta-liburua eskuratzea | Liburu-dendan |
Abian jarri ahal izateko egin beharreko izapideak
Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta"
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira
Zerga-ordainketa
Zerga ordainketa Araban
PFEZ
(Profesionalei, enpresaburu indibidualei eta Sozietate Zibil edo Ondasun Erkidegoetako partaideei bideraturikoa)Jardueraren hastapenetan metodo hauetariko bat hautatu behar da jarduera hasi eta hilabeteko epean
Zuzeneko zenbatespen normala
I - G = ETEKINA
- Kontabilitate Plan Nagusia
- Egunkari Liburua
- Liburu Nagusia
Zuzeneko zenbatespen erraztua
OPERAZIO BOLUMENA < 50 Milioi
- Salmenta/diru-sarreren erregistro-liburua
- Gastu/erosketen erregistro-liburua
- Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua
Ejemplos
- Ohikoa: (I - G) - %5 (hornidurarik gabe)
- Ezoohikoa: (I - G) - %10 (hornidurarik eta amortizaziorik gabe)
- Sektoriala: 722. Merkantzia-garraioa errepidez.
Modulu | kontzeptu |
---|---|
Soldatapekoak | $ |
Soldatapeko ez direnak | $ |
Azalera lokala | $ |
Energia-kontsumoa | $ |
Etab. | $ |
Etekin Garbia |
- Igorri eta jasotako fakturak
- Moduluen egiaztagiriak
Zergapeko guztiei zuzendurikoa, erabilitako metodoa zeinahi izanda ere:
- Hiru hileko ordainketa zatikatuak:apirilean, uztailean, urrian eta urtarrilean
- PFEZarekin batera, ondasunen aitorpena eta eduki ekonomikoko eskubideak aurkezteko beharra.
BEZ
Moduluak | |
---|---|
Enplegatuak | |
Azalera lokala | |
Energia-kontsumoa | |
Etab. | |
Sortutako kuota -jasandako beza |
|
= Azken kuotal |
Erregimen orokorra
Baliokidetasun errekarguko erregimen berezia
- Beharrezkoa zenbait saltoki txikizkarirentzat
- Merkataritza-sozietateei ezin aplika dakiekeena
- Hornitzaileek tasa orokorraren araberako errekargua aplikatzen dute
- Ogasunean likidaziorik egin beharrik izan gabe
Kontzeptu | Kopurua |
---|---|
Prezioa |
100.000
|
21.000
|
|
Errekargua |
4.000
|
Guztira |
125.000
|
(*) BEZaren erregimen erraztuari uko egiten bazaio, ezin da PFEZ modulurik aplikatu
Sozietateak Zerga
Oinarria
Merkataritza-sozietateen eta kooperatiben Onurak zergapetzen ditu zenbait xehetasun kontuan hartuz.
Tasa
Tasa orokorra: 32,5%
Enpresa txikientzat:
- %30 100.000 € -ko emaitza bitartean
- %32,5 100.000 € -tik aurrera
Kooperatiba bada:
Tasa orokorra: %21
Enpresa txikientzat:
- %19 100.000 € -ko emaitza bitartean
- %21 100.000 € -tik aurrera
Betekizunak
Beharrezko liburuak :
- Egunkari-liburua
- Urteko inbentario eta kontuen liburua
- Akta-liburua
- Bazkideen erregistro-liburua (sozietate mugatuak)
- Ekintza nominatiboen liburua (sozietate anonimoak)
- Pertsona bakarreko sozietateetan kontratuen erregistro-liburua
Zerga ordainketa Bizkaian
PFEZ
(Profesionalei, enpresaburu indibidualei eta Sozietate Zibil edo Ondasun Erkidegoetako partaideei bideraturikoa)Jardueraren hastapenetan metodo hauetariko bat hautatu behar da jarduera hasi eta hilabeteko epean
Zuzeneko zenbatespen normala
I - G = ETEKINA
- Kontabilitate Plan Nagusia
- Egunkari Liburua
- Liburu Nagusia
Zuzeneko zenbatespen erraztua
OPERAZIO BOLUMENA < 50 Milioi
- Salmenta/diru-sarreren erregistro-liburua
- Gastu/erosketen erregistro-liburua
- Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua
Ejemplos
- Ohikoa: (I - G) - %5 (hornidurarik gabe)
- Ezoohikoa: (I - G) - %10 (hornidurarik eta amortizaziorik gabe)
- Sektoriala: 722. Merkantzia-garraioa errepidez.
Modulu | Kontzeptu |
---|---|
Soldatapekoak | $ |
Soldatapeko ez direnak | $ |
Azalera lokala | $ |
Energia-kontsumoa | $ |
Etab. | $ |
Etekin Garbia |
- Igorri eta jasotako fakturak
- Moduluen egiaztagiriak
Zergapeko guztiei zuzendurikoa, erabilitako metodoa zeinahi izanda ere:
- Hiru hileko ordainketa zatikatuak:apirilean, uztailean, urrian eta urtarrilean
- PFEZarekin batera, ondasunen aitorpena eta eduki ekonomikoko eskubideak aurkezteko beharra.
BEZ
Moduluak | |
---|---|
Enplegatuak | |
Azalera lokala | |
Energia-kontsumoa | |
Etab. | |
Sortutako kuota -jasandako beza |
|
= Azken kuotal |
Erregimen orokorra
Baliokidetasun errekarguko erregimen berezia
- Beharrezkoa zenbait saltoki txikizkarirentzat
- Merkataritza-sozietateei ezin aplika dakiekeena
- Hornitzaileek tasa orokorraren araberako errekargua aplikatzen dute
- Ogasunean likidaziorik egin beharrik izan gabe
Kontzeptu | Kopurua |
---|---|
Prezioa |
100.000
|
21.000
|
|
Errekargua |
4.000
|
Guztira |
125.000
|
(*) BEZaren erregimen erraztuari uko egiten bazaio, ezin da PFEZ modulurik aplikatu
Sozietateak Zerga
Oinarria
Merkataritza-sozietateen eta kooperatiben Onurak zergapetzen ditu zenbait xehetasun kontuan hartuz.
Tasa
Tasa orokorra: 32,5%
Enpresa txikientzat:
- %30 100.000 € -ko emaitza bitartean
- %32,5 100.000 € -tik aurrera
Kooperatiba bada:
Tasa orokorra: %21
Enpresa txikientzat:
- %19 100.000 € -ko emaitza bitartean
- %21 100.000 € -tik aurrera
Betekizunak
Beharrezko liburuak :
- Egunkari-liburua
- Urteko inbentario eta kontuen liburua
- Akta-liburua
- Bazkideen erregistro-liburua (sozietate mugatuak)
- Ekintza nominatiboen liburua (sozietate anonimoak)
- Pertsona bakarreko sozietateetan kontratuen erregistro-liburua
Zerga ordainketa Gipuzkoan
PFEZ
(Profesionalei, enpresaburu indibidualei eta Sozietate Zibil edo Ondasun Erkidegoetako partaideei bideraturikoa)Jardueraren hastapenetan metodo hauetariko bat hautatu behar da jarduera hasi eta hilabeteko epean
Zuzeneko zenbatespen normala
I - G = ETEKINA
- Kontabilitate Plan Nagusia
- Egunkari Liburua
- Liburu Nagusia
Zuzeneko zenbatespen erraztua
OPERAZIO BOLUMENA < 50 Milioi
- Salmenta/diru-sarreren erregistro-liburua
- Gastu/erosketen erregistro-liburua
- Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua
- Kutxako liburua
Ejemplos
- Ohikoa: (I - G) - %5 (hornidurarik gabe)
- Ezoohikoa: (I - G) - %10 (hornidurarik eta amortizaziorik gabe)
- Sektoriala: 722. Merkantzia-garraioa errepidez.
Modulu | Kontzeptu |
---|---|
Soldatapekoak | $ |
Soldatapeko ez direnak | $ |
Azalera lokala | $ |
Energia-kontsumoa | $ |
Etab. | $ |
Etekin Garbia |
- Igorri eta jasotako fakturak
- Moduluen egiaztagiriak
Zergapeko guztiei zuzendurikoa, erabilitako metodoa zeinahi izanda ere:
- Hiru hileko ordainketa zatikatuak:apirilean, uztailean, urrian eta urtarrilean
- PFEZarekin batera, ondasunen aitorpena eta eduki ekonomikoko eskubideak aurkezteko beharra.
BEZ
Moduluak | |
---|---|
Enplegatuak | |
Azalera lokala | |
Energia-kontsumoa | |
Etab. | |
Sortutako kuota -jasandako beza |
|
= Azken kuota |
Erregimen orokorra
Baliokidetasun errekarguko erregimen berezia
- Beharrezkoa zenbait saltoki txikizkarirentzat
- Merkataritza-sozietateei ezin aplika dakiekeena
- Hornitzaileek tasa orokorraren araberako errekargua aplikatzen dute
- Ogasunean likidaziorik egin beharrik izan gabe
Kontzeptu | Kopurua |
---|---|
Prezioa |
100.000
|
21.000
|
|
Errekargua |
4.000
|
Guztira |
125.000
|
(*) BEZaren erregimen erraztuari uko egiten bazaio, ezin da PFEZ modulurik aplikatu
Sozietateak Zerga
Oinarria
Merkataritza-sozietateen eta kooperatiben Onurak zergapetzen ditu zenbait xehetasun kontuan hartuz.
Tasa
Edozein enpresa-motarentzako tasa orokorra:
- %30 60.101,21 € -ko emaitza bitartean
- %32,5 60.101,21 € -tik aurrera
Kooperatiba bada:
- %1960.101,21 € -ko emaitza bitartean
- %21 60.101,21 € -tik aurrera
Enpresa txikientzat:
- %19 100.000 € -ko emaitza bitartean
- %21 100.000 € -tik aurrera
Betekizunak
Beharrezko liburuak :
- Egunkari-liburua
- Urteko inbentario eta kontuen liburua
- Akta-liburua
- Bazkideen erregistro-liburua (sozietate mugatuak)
- Ekintza nominatiboen liburua (sozietate anonimoak)
- Pertsona bakarreko sozietateetan kontratuen erregistro-liburua
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira