Giza baliabide berriak 4. iraultza industrialean

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Munduko Ekonomi Foroak enpresentzako giltzarriak bildu ditu txosten batean

Teknologia berriak, baina baita ere aldaketa demografiko eta sozialak, eraldaketa sakon bat eragiten ari dira sektore industrial guztietako enpresetan. Digitalizazioak eta automatizazioak eurekin dakartzate negozio-eredu berrien sorrera, zereginak ordezkatzea eta zeregin berriak sortzea. Profil profesionalak, lanak eta lan egiteko moduak ere aldatu egin dira, eredu desberdin eta malguagoak baliatu baitaitezke langile bakoitzaren premien arabera.

Etorkizun horrek erronka handiak dakartza enpresetako giza baliabideen arloan. Hala, Munduko Ekonomi Foroak argitara atera du Shaping People Strategies in the Fourth Industrial Revolution liburu zuria, hainbat giltzarri emateko. Azterlanak sei estrategia aipatzen ditu, antolakundeek inplementatu beharko dituztenak aldaketetara egokitu eta beren potentzialari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.