Euskal enpresak dagoeneko has daitezke tramitatzen Gauzatu eta Indartu programetako laguntzak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Aurre-eskaera aurkeztuz gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak

Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) kudeatzen dituen Gauzatu Industria eta Indartu programetako (Eusko Jaurlaritza) inbertsioetarako laguntzak. Tramite hori eginez gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen abiarazitako inbertsioak.


Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.