Ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko (aurreikusgarriak) iraupen mugatuko kontratuari buruzko ohiko galderak

Ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko iraupen mugatuko kontratu berriak ez du haren erabilera jarduera-sektore zehatzetara mugatzen. Baldintza bakar bat ezartzen da: iraupen mugatu eta murritza duten eta aldi baterakoak eta aurreikusteko modukoak diren egoerak izatea.

Horiek amaitzean, langileari lanean egindako urte bakoitzeko 12 soldata-eguneko kalte-ordaina emango zaio, edo, bestela, aplikagarri zaion araudi zehatzean ezarritakoa.

Bai, 90 egunak ezin izango dira modu jarraituan erabili. 90 egun horiek dira urte naturaleko gehieneko egunak, estali beharreko zereginetarako beharrezko pertsonak zenbat diren gorabehera.

2022-03-31tik, enpresek kontratu hau erabili ahal izango dute urte naturalean gehienez ere 90 egunez, egun horietako bakoitzean egoera zehatzak artatzeko beharrezkoak diren langileak gorabehera. Edonola ere, langile horiek behar bezala identifikatuta egon beharko dira kontratuan. 90 egun horiek ezin izango dira ondoz ondokoak izan. Urte bakoitzeko azken hiruhilekoan, enpresek langileen legezko ordezkariei kontratu horiek erabiltzeko urteko aurreikuspena helarazi beharko diete.

Ekoizpenean aurreikusteko modukoak diren inguruabarren ziozko kontratu berriak soilik 90 eguneko iraupena eduki dezake. Ondorioz, azkenean beharrezkoa izango da finko etenaren modalitatera jotzea.