Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epe berria, eta horien finantzaketari esleitutako baliabide ekonomikoen publizitatea egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalarekin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako Reskilling eta Upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaren babesean, Europar Batasunaren-Nextgenerationeu funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Prestakuntza-erakundeak.

[RYU2024_2]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetako, pertsonen zaintzako eta despopulazio-arriskuan dauden guneetako kualifikazio profesionalare¬kin lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio eta birkualifikazioko prestakuntzarako reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko eta konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzean laguntzeko eman beharreko dirulaguntzak arautzea, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finan¬tzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Diruz lagun daitekeen jarduera: prestakuntza-plana,

a) Sektore eta eremu estrategikoetako prestakuntza-ekintzak (A.2 lerroa), 3.1 artikuluaren a), b) eta c) letretan deskribatuak, arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.

b) Pertsonak zaintzeari buruzko prestakuntza-ekintzak. (B lerroa).

c) 5.000 biztanletik beherako udalerritan bizi diren pertsonentzako prestakuntza-ekintzak (C lerroa), arreta berezia jarrita konpetentzia eta enplegu berdeen arloko prestakuntzan, zeinari lerro horretara bideratutako kredituaren % 50 gordeko baitzaio.

Aurrekontuko zuzkidura

793.960,75 €

Prestazio ekonomikoa

  • Linea A.2 lerroa: 207.771,51 euro.
  • B lerroa: 306.121,05 euro.
  • C lerroa: 280.068,19 euro.

A.2 lerroan eta C lerroan, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da. Erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, gerakina ezin izango da erabili prestakuntza-ekintza desberdinak estaltzeko.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da A.2, B eta C lerrotarako.

Onuradun bakoitzeko 500.000 euroko dirulaguntzaren gehieneko muga. Prestakuntza-ekintzek 30-60 orduko iraupena izan beharko dute.

Gehienez 120 orduko prestakuntza-ekintza bat sortu ahal izango da, baina jaso beharreko modulu ekonomikoa 60 orduko ekintzei dagokiena izango da.

Eskabideak aztertzeko eta haien balorazioa egiteko, batzorde tekniko bat osatuko da. 14. artikuluan aurreikusitako irizpideei jarraituz egingo da prestakuntza-planetan jasotako A.2, B, eta C lerrotako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko; horrela, aurkeztutako ekintzen eskaerak puntuazio handiena izan dutenetik txikiena izan dutenera ordenatuko dira. Ez dira finantzatuko balorazioan 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzak.

Ordainketa-modua:

  • Lehen ordainketa: prestakuntza-planagatik emandako dirulaguntza osoaren % 60, lehen prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ostean.
  • Bigarren ordainketa: jarduera-lerro bakoitzean emandako dirulaguntzaren gainerakoa, pres¬takuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren, 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-entitateak

A.2, B eta C LERROAK

Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean eskatzen dituzten prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan.

Betekizunak

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea.

  • Eskaera aurkezten den egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta egotea.

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, barnean direla arrazoi hauengatik ezarritako zehapenak:
    -Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
    -Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, gertatu direnak barne: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik, edo abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo bidez.

  • Ez egotea legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan) aurreikusitakoak barne:
    -Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada.
    -50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen ber¬dintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.
    -LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.

  • Ez egotea Europako Batzordeak laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain.

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean.

  • "Kalte esanguratsurik ez eragiteko" printzipioa (III. eranskina) betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

  • Administrazio publikoen artean datuen lagapena eta tratamendua onartzea, V. eranskineko ereduaren arabera.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa, VI. eranskineko ereduaren arabera, kudeatu beharreko eremuan eragina izan dezaketenak.

  • Enpresa-deslokalizazioan ez aritzea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako eran.

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak:

  • Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600
  • Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1211708

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (Lan-F).

Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten erakundeek gakoak hemen lortu ahal izango dituzte.

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk