Hezibi-Enpresak 2024. Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa

[HEZIBI-enpresa]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.

Enpresari, urtebeteko iraupena duen txandakako lanbide-heziketaren ereduaren barruan txandakako prestakuntza kontratua egiteagatik 2.000 €-ko diru laguntza ematea. Iraupen laburragoen kasuan, diru-laguntza kontratuaren iraupenarekiko proportzionala izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

900.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.100.000 euro 2025ko konpromiso-kredituari.

Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte.

Erakunde onuradun bakoitzak 2.000 euroko prestazio ekonomikoa jasoko du programa honen babesean sinatutako ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bakoitzeko. Iraupen laburragoen kasuan, erakunde onuradunak txandakako prestakuntza-kontratuaren iraupenaren araberako prestazio proportzionala jasoko du.

Ordainketa-modua:

Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

  • % 30 kontratua hasteko urtean
  • Gainontzeko % 70a (edo dagokion kopurua kontratuaren iraupenaren arabera) hurrengo ekitaldian, kontratua bukatu eta dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.

Betekizunak

  • Titulartasun juridiko pribatukoa izatea
  • Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea.

  • Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea, gertatu direnak barne:
    -Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bateginak ? martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua ? edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzea.
    -Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo bidez.

  • Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginean aurreikusitako laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea:
    -Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
    -Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.

  • Ekonomia zirkularrerako kutsatutako hondakinei eta lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik zehatuta ez egotea, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, edo, zehatua izan bada eta dagozkion neurri zuzentzaileak bete baditu eta zehapena ordaindu badu.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzea, hala badagokio, dagozkion neurri alternatiboak hartu ditu.

  • Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gainerako debekuen eraginpean ez egotea.

  • Ez egotea itzulketako edo zehapeneko prozeduraren baten eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzaren baten ondorioz.

  • Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzultze-obligaziorik ez izatea.

  • Edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuk xede bererako emandako diru-laguntza, hobari, laguntza edo diru-sarrera ez jasotzea, jaso izana edo ebazpenaren zain egotea.

  • Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko, onuradunak Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egon behar du, eta inprimakia bete beharko du hemen ezarritako ereduaren arabera: www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/autorización/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1038112

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


HEZIBI programaren dirulaguntzak  LAN-F izeneko aplikatiboaren bidez kudeatu  behar dira.

Era berean,HEZIBI programaren inguruko tramite oro aipatutako aplikatiboaren bidez egingo dira. Hori dela-eta, behar-beharrezkoa da enpresak sisteman erregistratzea, horrela Lanbidek pasa-hitzak helaraziko dizkio enpresari, eta enpresak dagozkion gestioak kudeatu ahalko ditu LAN_F aplikazioaren bidez.

Erabiltzaileak sisteman sartzeko, https://rlanbide.lanbide.net/formacion/loginEmpresas.seam aplikazioaren esteka nagusia aktibatu behar du. Hasierako pantailan, enpresaren IFZ, dokumentu-mota eta -zenbakia, pasahitza sartu behar ditu.
Aplikazioan sartu eta gero, HEZIBI programaren eskaerak eta  jarduketak egin ahalko dira.

Hasiera-data: Lan- harremanaren lehen eguna

Amaiera-data: Lan- harremanaren hasieratik hilabete batera

Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman

Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira, eta honako fitxategiak erantsi behar dira:

  1. Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  2. Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  3. Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularioan bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).

Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu

Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza idatzi behar du.

Aplikaziora sartzean, HEZIBI Programaren kudeaketari dagozkion eskabideak eta jarduketak egin ahal izango dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.