2024ko ekitaldirako, enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdia

[ECA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea enplegu lagunduko jarduketetarako laguntzak ematea da. Laguntza horiek urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean araututa daude (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira), eta desgaitasuna izanik zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzea eta enpleguari eustea dute helburu.

Aurrekontuko zuzkidura

1.400.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.400.000 eurokoak dira; horietatik 700.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko ordainketa-kreditukoak izango dira, eta gainerako 700.000 euroak 2025eko konpromiso-kreditukoak

 2024ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko tarterako eman ahal izango dira laguntzak. Finantzatuko diren gastu guztiek ezinbestez egon behar dute lotuta desgaitasuna duten pertsonak enpresa arruntetan laneratzeko helburuak lortzearekin.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kostu unitarioen baremo estándar bat aplikatuz ezartzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan txertatutako enplegu lagundurako ekintzen hartzaile diren langileen desgaitasun-motaren eta desgaitasun-mailaren arabera.

a) Honako hauek dira diruz lagundu daitekeen ekitaldian laneratzeagatiko dirulaguntzen zenbatekoak:

- 30.628 euro, garun-paralisia, osasun mentaleko nahasmendua, adimen-desgaitasuna edo autismoaren espektroko nahasmendua duen pertsona bakoitzeko, baldin eta %65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua badute.

- 18.377 euro, garun-paralisia, osasun mentaleko nahasmendua, adimen-desgaitasuna edo autismoaren espektroko nahasmendua duen pertsona bakoitzeko, baldin eta %33ko edo gehiagoko eta %65etik beherako desgaitasun-maila aitortua badute.

- 11.485 euro, desgaitasun fisiko edo sentsoriala duen pertsona bakoitzeko, baldin eta %65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua badute, edo gorra den eta entzumen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko, baldin eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua badute.

- 3.009 euro, adimen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko, gutxienez %20ko eta %33tik beherako desgaitasun-maila aitortua izanik.

- Laneratu beharreko desgaitasuna duen persona emakumea edo 45 urtetik gorakoa bada, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan xedatutako dirulaguntzen zenbatekoak. Emakumea bada eta 45 urte edo gehiago baditu, pizgarrien % 10 behin bakarrik aplikatuko da. Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratuetarako urtebeterako ezartzen dira; zenbateko horiek proportzionalki murriztuko dira lanaldiaren ehunekoaren arabera, baldin eta kontratua lanaldi partzialekoa bada, lanaldiaren % 35eko gutxieneko mugarekin.

b) Diruz lagun daitekeen ekitaldiaren urtea baino lehen kontratatutako pertsonekin jarraipen-ekintzak egiteagatik dirulaguntza bat emango da, eta haren zenbatekoa 778 eurokoa izango da lagundutako pertsona bakoitzeko. Enpleguaren jarraipenerako laguntza ezin izango da 15 pertsona baino gehiagokoa izan enplegu lagunduko unitateko lanaldi osoko prestatzaile bakoitzeko.

Programa hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak nahikoak ez badira eskatutako laguntza guztiak emateko, onartutako eskabideen artean banatuko dira funtsak, proportzionalki, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe bakoitzari legokiokeen laguntzaren arabera.

Ordainketa-modua:

Onartutako dirulaguntzak bi zatitan emango dira:

a) Lehenengo ordainketan, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50 emango da, laguntza onartutakoan.

b) Bigarren ordainketan, gainerako % 50a emango da, edo lortutako eta justifikatutako laneratze-helburuen arabera egin beharreko doikuntzaren ondoren ateratzen den zenbatekoa. Bigarren ordainketa hori jarduketak amaitu ondoren egingo da, beti ere jarduketa horiek egin direla eta dirulaguntza erabili dela justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek

Enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenek.

Eskakizunak:

  • Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.

  • Prospekziogile teknikari eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea langileen artean.

  • Enplegu lagunduko jarduerak dohainik gauzatzea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte horiek betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzea.

  • Ez du administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuagatiko bereizkeria egiteagatik, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ere, zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik, edo zehapen-epea igaro da.

  • Ez dago sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:

    • Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    • 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    • LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Enpresaren plantila osatzen duten langileen kopuruaren inguruko informazioa eta enpresak Berdintasun Plana daukan

  • Ez edukitzea amaitzeke dagoen itzultze edo zehapen prozedurarik.

  • Desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzeko helburuak lortzea

  • Enplegu-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jarduerak gauzatzea, egindako bisiten bidez kontaktatutako enpresen arabera

  • Ez da kondenatua izan delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez da epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa da kondena- edo zehapen-epea

  • Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago ezein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta edo, hala izan bada, hitzarmen batek eraginkortasuna lortu du, ez dago esku-hartze judizialaren mende, eta ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu da.

  • Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izateagatik.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide-kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez du egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

  • Ez du dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen du, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko

  • Ez dago zehatuta Hondakinak eta Lurzoru kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri ditu beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu du dagokion zehapena.

  • Betetzen du desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu ditu dagozkion neurri alternatiboak.

  • Elkartea izanez gero:

    • Ez dago Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
    • Ez da elkartearen eraketan ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak direla-eta inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta; edo, eten bazaio ere, eman da ebazpen judizial irmoa eta, beraz, badu dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

  • Konpromisoa hartzen du emango zaion dirulaguntzak ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko (beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko/pribatuak aintzat hartuz). Zentzu horretan,

    • Ez du xede eta helburu berberarako laguntza edo dirulaguntzarik jaso beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatuetatik.
    • Laguntza hau jaso du: .......... euro, honek emana: ..........
    • Laguntza eskatu dio honi: .........., eta ebazpenaren zain dago.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko ezein prozeduraren mende dagoen adierazi.

  • Konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

  • Ez dago berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasuneko Batzordeak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  • Ez du krisian dagoen enpresaren izaera, aipatutako 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera.

  • Enplegu-zentro berezien kasuan, enplegu lagunduko jarduketak egingo dituzten profesionalak ezin daitezke izan lanbide-jardueran laguntzeko unitateak osatzen dituzten profesional berberak.

  • Enplegu lagunduko oinarrizko unitate bat izatea, gutxienez bi langilek osatutakoa, lan-prospekziogile bat eta lan-prestatzaile bat, eta ez dute zertan proiektuan lanaldi osoan aritu.

  • Desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programen garapenean esperientzia egiaztatua izatea, Administrazio Publikoek eta/edo Europako Funtsek diruz lagunduta.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kontsultetarako arreta-kanalak:

Enpresentzako telefonoa: 945 160 601

Herritarrentzako telefonoa: 945 160 600

Emaila: enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus

Kodea

0136510

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskabide-orrian agertzen dena da

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk