2023ko ekitaldirako, enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdia
[ECA]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da enplegu lagundurako jardueretarako laguntzak ematea. Laguntza horiek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean daude araututa (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira) eta sustatu nahi dute desgaitasuna duten eta zailtasun handienak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzea eta enpleguari eustea.
Aurrekontuko zuzkidura
1.400.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.400.000 eurokoak dira; horietatik 700.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko aurrekontu arruntekoak izango dira, eta gainerako 700.000 euroak 2024ko konpromiso-aurrekontukoak.
2023ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko tarterako eman ahal izango dira laguntzak. Finantzatuko diren gastu guztiek helburuekiko konpromisoarekin eta horien lorpenarekin lotuta egon beharko dute, bai enplegu-aukeren prospekzioko jarduerari dagokionez, bai eta desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntetan laneratzeari dagokionez ere.
Diru-laguntzaren zenbatekoa honakoen arabera ezarriko da:
a)EAEko lantokietan laneratu diren eta enplegu lagunduko ekintzen xede diren pertsona langileen kopurua horien desgaitasunaren mota eta maila kontuan hartuta. Honakoen arabera ezarriko da kopurua:
- 7.800 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.
- 6.600 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.
- 4.700 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.
- 4.000 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.
- 1.625 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta adimen-gaitasun mugatua aitortua zaion persona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.
- 1.380 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta adimen-gaitasun mugatua aitortua zaion persona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.
- Desgaitasunen bat dutenen artean, emakumezkoa bada laneratu eta kontratatu beharrekoa, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan aurreikusitako diru-laguntzen zenbatekoak.
Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratuetarako ezartzen dira; zenbateko horiek proportzionalki murriztuko dira lanaldiaren iraupenaren arabera, baldin eta kontratua denbora partzialekoa bada, %35eko gutxieneko mugarekin.
b)Lan-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jardueraren bolumena 39.100 euroko gehienezko kopuruarekin ordainduko da. Kopuru hori dagokio finantza daiteken bisiten gehienezko kopuruari, zeina prospektore profesional bakoitzeko 170ko kopuruan ezartzen den, eta bisitatzen den enpresa bakoitzeko 230 euroko kopurua ezartzen da.
Dedikazioa lanaldi partzialekoa balitz, bisitatu beharreko enpresen gehieneko eta gutxieneko kopurua prospekzio-jarduera horietarako duen lanaldi-dedikazioaren ehunekoaren arabera hainbanatuko da. Dena dela, lanaldi osoan urtean sartu beharreko orduen % 50 izango da lanaldiaren gutxieneko dedikazioa.
c)Dagokion deialdiaren aurreko ekitaldietan enpresa arruntetan kontratatutako pertsonei jarraipena egiteko eta laguntza emateko jardunengatik 850 euroko diru-laguntza emango da jarraipena egiten zaion pertsona bakoitzeko. Dena dela, jarraipen- eta laguntza-jarduera horiek egiten dituen lan-prestatzaile bakoitzeko, egindako jarraipenengatik guztira ordaindu beharrekoa ez da, ezein kasutan, deialdi honetako jardueretarako dedikazio-lanaldiaren arabera egotz daitekeen soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzaren % 25 baino handiagoa izango.
>d)Zeharkako gastuak, diruz lagun daitezkeen gastu gisa egotz badaitezke; enplegu lagundurako unitatea osatzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak batzearen % 15 izango da, betiere diruz lagun badaitezke eta aurreikusitako helburuak lortuta justifikatzen badira.
Azken lau testu-ataletako aurreko hiruretan emandako zenbatekoak inola ere ez ditu gaindituko enplegu lagunduko jardueretan parte hartzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenei emango zaie laguntza.
Programa finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak onartzen diren eskabide guztiei aurre egiteko nahikoak ez badira, funtsak proportzionalki banatuko dira baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe zegokien laguntzaren arabera.
Ordainketa-modua:
Bi ordainketa zatikatutan emango dira onartutako diru-laguntzak:
- Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren% 50, diru-laguntza eman ondoren.
- Bigarren ordainketa: gainerako% 50a, edo benetan egindako eta justifikatutako gastuekin eta laneratzeko eta prospekzio-jarduerarako helburuak betetzearekin bat etorriz egin beharko den doikuntzaren ondoren ateratzen den kopurua. Bigarren ordainketa hori jarduketak amaitu ondoren egingo da, eta aldez aurretik justifikatu beharko da jarduerak egin direla eta diru-laguntza aplikatu dela, deialdian aurreikusitako moduan eta epean.

Nori dago zuzenduta
EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek
Enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenek.
Eskakizunak:
-
Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.
Erakundearen eratze-agiria eta, hala badagokio, estatutuak.
- Prospekziogile teknikari eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea langileen artean.
- Esperientzia egiaztagarria izatea desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programetan, herri administrazioek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutakoetan.
-
Enplegu lagunduko jarduerak dohainik gauzatzea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.
Lanbideko langileek dituzten aplikazioen bidez egiaztatuko da.
-
Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko aitorpena.
-
Laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresaren plantila osatzen duten langileen kopuruaren inguruko informazioa eta enpresak Berdintasun Plana daukan
Erantzukizunpeko aitorpena.
-
Ez edukitzea amaitzeke dagoen itzultze edo zehapen prozedurarik.
Erantzukizunpeko aitorpena.
-
Enplegu lagunduko oinarrizko unitate bat izatea, gutxienez prospekziogile batek eta lan-prestatzaile batek osatutakoa
Enplegu lagundurako unitatea osatzen duen pertsona bakoitzaren jardunetarako dedikazioa lanaldi osoko urteko orduen % 50 izan beharko da gutxienez.
-
Desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzeko helburuak lortzea
Enplegu lagunduko jardueren xede izango diren desgaitasunen bat duten pertsonen zerrenda; sartu berri direnak eta lehenago laneratutakoen jarraipenak direnak bereizi behar dira.
-
Enplegu-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jarduerak gauzatzea, egindako bisiten bidez kontaktatutako enpresen arabera
- Egindako prospekzio-jardueren eta kontaktatutako enpresen erregistroa.
- Prospekzio-jardueren eta kontaktatuta izango diren enpresa kopuruaren aurreikuspena.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Kontsultetarako arreta-kanalak:
Enpresentzako telefonoa: 945 160 601
Herritarrentzako telefonoa: 945 160 600
Emaila: enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus
Kodea
0136509Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskabide-orrian agertzen dena da
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
-
-
-
Diru laguntzaren epearen bukaeran:
-
Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.
Erakundearen eratze-agiria eta, hala badagokio, estatutuak.
- Prospekziogile teknikari eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea langileen artean.
- Esperientzia egiaztagarria izatea desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programetan, herri administrazioek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutakoetan.
-
Enplegu lagunduko jarduerak dohainik gauzatzea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.
Lanbideko langileek dituzten aplikazioen bidez egiaztatuko da.
-
Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko aitorpena.
-
Laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresaren plantila osatzen duten langileen kopuruaren inguruko informazioa eta enpresak Berdintasun Plana daukan
Erantzukizunpeko aitorpena.
-
Ez edukitzea amaitzeke dagoen itzultze edo zehapen prozedurarik.
Erantzukizunpeko aitorpena.
-
Enplegu lagunduko oinarrizko unitate bat izatea, gutxienez prospekziogile batek eta lan-prestatzaile batek osatutakoa
Enplegu lagundurako unitatea osatzen duen pertsona bakoitzaren jardunetarako dedikazioa lanaldi osoko urteko orduen % 50 izan beharko da gutxienez.
-
Desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzeko helburuak lortzea
Enplegu lagunduko jardueren xede izango diren desgaitasunen bat duten pertsonen zerrenda; sartu berri direnak eta lehenago laneratutakoen jarraipenak direnak bereizi behar dira.
-
Enplegu-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jarduerak gauzatzea, egindako bisiten bidez kontaktatutako enpresen arabera
- Egindako prospekzio-jardueren eta kontaktatutako enpresen erregistroa.
- Prospekzio-jardueren eta kontaktatuta izango diren enpresa kopuruaren aurreikuspena.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.