Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen deialdia. 2017

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xede dira desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzentzen zaizkien enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko 2017 urtean Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen laguntzak. Laguntza horien hartzailea, berriz, jarduera hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

2.802.790 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 2.802.790,00 eurokoak dira, horietatik 1.401.395,00 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2017eko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 1.401.395,00 euro 2018ko konpromisozko kreditukoak

Orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arrunt zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik deialdi honen bidez diruz laguntzen diren erakunde guztietarako jarraian ezartzen diren mugak:

  • Ekintza indibidualak: Gehieneko arreta-denbora pertsonako eta eguneko: 2 ordu.
  • Taldeko ekintzak: Gehieneko iraupena eguneko: 4 ordu.
  • Gehieneko arreta-denbora pertsonako eta urteko: 22 ordu.

Azken diru-laguntza baldintzatuta egongo da: lan-munduan txertatutakoen ehuneko betetzearen araberakoa izango da (lan-kontratuak edo autonomoen jardueran hastea,) deialdiko II.eranskinean adierazitako ehunekoari erreparatuko baitzaio.

Langileen zuzeneko gastuen %140 lagunduko dira diruz gehienez.

Halako gastutzat hartuko dira diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak; horretarako muga lanaldi osorako kontatutako langile bat izango da, 1.500 orduko.

Aurrez aurreko orientazio-ekintzek eta -zerbitzuek jaso ditzakete deialdi honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Laguntzak deialdiaren I. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baita zenbat orientazio-ordu eman behar diren kolektibo eta lurralde historiko bakoitzeko

Diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak hasteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, deialdiaren 8.6 artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Egiteko epea, berriz, 12 hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, 8.6 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu diruz laguntzen diren orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira horiek hirugarrenekin azpikontratatu. Enpresa- edo erakunde-elkarte edo -talde bat baldin bada onuraduna, ez da kontrataziotzat hartuko haien kideek osorik edo zati batean gauzatzea ekintzak edo zerbitzuak.

Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak (lan-kontratua izatea edo autonomo-jarduera bati ekitea) lortzeko gauzatuko dituzte orientazio-ekintza eta -zerbitzuak, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako betetze-era eta -ehunekoei jarraituz.

Eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza esleitzeko irizpideak

Honela jokatuko da araututako baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebaluatzeko eta orientazio-ekintzei eta -zerbitzuei dagozkien diru-laguntzak esleitzeko: Lurralde historiko eta kolektiboren baterako erakunde eskatzaile bakar bat baldin badago, erakunde horri esleituko zaio diru-laguntza, deialdian jasotako ordu guztietarako.

Eskaera bat baino gehiago egiten baldin bada lurralde historiko eta kolektibo bakoitzerako, honela jokatuko da eskaerak ebaluatu eta diru-laguntzak esleitzeko:

  • a) 1,5 puntu emango dira erakunde eskatzaileak edo, hala badagokio, eskaera egin duen talde edo elkarteko kide guztiek 2010etik 2016ra bitartean orientazio-ekintza profesionalak egiten izandako eta frogatutako ibilbide-urte bakoitzeko, gehienez 7,5 puntu eman arte, betiere langabeei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintzak zuzenean eta azpikontrataziorik gabe egin badira eta jarduera hauetako bat egin bada:
    • - Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.
    • - Laneratzen laguntzeko prozesuak.

    Jarduera horiek programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:

    • Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren I. kapitulua.
    • Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Agindua, 1994ko martxoaren 9koa, Enpleguko Institutu Nazionalak ematekoak diren laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena, irabazi-asmorik gabeko entitate eta erakunde laguntzaileek honako ekintza hauek egin ditzaten: profesionaltasuna egiaztatzeko ekintzak, eta lanbide-informazioari, lanbide-orientazioari eta enplegu-bilaketa aktiboari buruzkoak.
    • Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioraren Agindua, 1998ko urtarrilaren 20koa, enplegurako lanbide-orientazioko ekintzak eta autoenplegurako laguntza ematekoak gauzatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
    • TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu-arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko Erabakiz onartua (2011ko apirilaren 27ko EHAAn argitaratua).
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2013ko urtarrilaren 21eko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20ko Ebazpena, 2013ko martxoaren 27ko EHAAn argitaratua).
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2014ko irailaren 29ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko Ebazpena, 2014ko urriaren 8ko EHAAn argitaratua).
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2015eko urriaren 22ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpena, 2015eko urriaren 23ko EHAAn argitaratua).
    • Enplegu-orientazioko beste programa batzuk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lanbideratzeko Zerbitzuak kudeatuak.
    • Enplegurako orientazio-ekintzak, Enpleguaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 10.4 a) idatz-zatian (1. ardatza. Orientazioa) ezarritakoari jarraikiz, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuak, eta zerbitzu horiek deialdi honen 7.2 e) artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatuta dituztenak.

  • b) 2,5 puntu emango zaizkio lurralde historiko bakoitzean deialdiaren III. eranskinean jasotako gutxieneko nahitaezko kapilaritatea betetzearren nahitaez arreta eman behar den eskualdeez gain beste eskualde batean arreta ematen duen lantoki bakoitzari, baldin eta deialdiaren 5.4 artikuluko 1. eta 2. ataletako baldintzak betetzen baditu. Gehienez 15 puntu emango dira.
  • c) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie ezintasunak dituzten pertsonei arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-taldeei, baldin eta enplegu-zentro bereziak baldin badira, enplegu-zentro berezien jabeak baldin badira edo enplegu-zentro berezien sozietate-kapitalaren gehiengoa baldin badute harpidetua, eta, gainera, diru-laguntza zein lurralde historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe baldin badituzte. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.
  • d) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie bazterketa-egoeran dauden edo bazterketa-egoeran izateko arriskuan dauden pertsonei (deialdiko 4.1. d) artikuluan adierazten den kolektiboari) arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-elkarteei, baldin eta, diru-laguntza zein lurralde historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe dituzten laneratze-enpresak badira edo laneratze-enpresen sustatzaileak badira. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen baldin badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.

2.- Lurralde historiko eta kolektibo baterako diru-laguntzen esleipenean berdinketarik ematen baldin bada guztirako puntuazioetan, lehentasun-ordena honetan egingo da esleipena:

  • a) Lehentasuna izango dute puntuazio altuena lortu dutenak deialdiaren 9 artikuluko 1.2.a) idatz-zatian.
  • b) Puntu-berdintasunak bere horretan badirau aurreko irizpidea bete ondoren,deialdiaren 9 artikuluko 1.2.b) idatz-zatian puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
  • c) Puntu-berdintasunak bere horretan badirau, eskaerak zer egunetan eta ordutan erregistratu ziren kontuan hartuta, eskaera lehenago aurkeztu duen erakundeak izango du lehentasuna.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

  • Lehen ordainketa 2017ko ekitaldian egingo da, ebazpena argitaratu ondoren, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50,00 ordainduko da. Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundeek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu. 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren.

    Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

  • Bigarren ordainketa 2018ko ekitaldian egingo da, eta gainerako % 50,00a ordainduko da, edo egindako ekintzak eta erdietsitako laneratze-helburuak justifikatu eta egiaztatu ondoren (Gizarte Segurantzan alta eman izana ofizioz egiaztatuko da) ordaindu beharreko zenbatekoa. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dira diruz lagundutako ekintzak amaitu ondorengo bi hiletan:
    • a) Emandako diru-laguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria zehatza.
    • b) Erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita egiazkoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-zerbitzu mekanizatuan ageri den informazioa, artatutako pertsonei eta egindako ekintzei buruzkoa (eman diren zerbitzu zehatzak, abiarazi diren enplegu-politiken iraupena eta ekintzak).
    • c) Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langileen nominen eta RED sistematik eskuratutako Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (RLC-kotizazioko likidazioaren ordainagiria eta RNT-langileen zerrenda nominala) kopiak eta ekintzetan egindako gastuen egiaztagiriak.

Nori dago zuzenduta


Betekizunak

  • Fines u objetos sociales o fundacionales

  • Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute deialdiaren 5. artikuluan adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe.

  • Deialdiaren 4.1. artikuluko a) eta b) idatz-zatietan adierazten diren kolektiboei arreta emateko, erakundeek berariaz izan behar dute aurretiko esperientzia diru-laguntza eskatzen den kolektiboari enplegurako orientazioa emateko arloan eta lankidetzan jardunda enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin. Esperientzia hori egiaztatzeko, berariazko ziurtagiriak eman behar dituzte zerbitzu edo administrazio horiek, eta ziurtagirietan adierazi behar da erakundeak haiekin lan egin duela kolektibo horientzat berariaz zuzendutako orientazio-ekintzak egiten (ekintzak zer epe edo epetan egin diren zehaztuko dute ziurtagiriek); edo, bestela, argitaratua izan den ebazpen bat aurkeztu beharko dute, diruz laguntzekoa den jarduera hori egiteko aukeratuak izan direla dioena.

  • Baliabide materialak eta giza baliabideak

  • Eskaera aurkezten den unean, lokalak irisgarritasuna sustatzeko indarreko arauak bete beharko ditu: 20/1997 Legea eta hura garatzeko arau teknikoak, alderdi hauek jasotzen dituztenak

  • Jarduerari hasiera ematen zaion momentuan, tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu, eta hark komunikatuko ditu
  • Jarduerari ekitean, giza baliabide propioak izatea

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.

  • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

  • Honako pertsona hauek izan daitezke enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaileak: Enplegurik gabeko pertsonak. Langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian ari diren langileak. Eta, oro har, lan egiteko adina duen eta, edozein egoeratan egonik ere, enplegua modu aktiboan bilatzeko interesa duen edonor.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: orientazioa@lanbide.net

Kodea

10165

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • Diru-laguntzaren eskaria (pdf , 882.05 KB)

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera zuzentzeko eta hobetzeko errekerimendua (30/11/2017)

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ebazpena emanda

Beste tramite batzuk