Nola eskatu Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera?

BGDSren eskaera hainbat bidetik aurkeztu daiteke:

  • GSINren ataria.

Eskabidea internet bidez aurkez daiteke, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren formularioaren bidez, bertan adierazitako datuak beteta (ez da ziurtagiri digitalik behar)

  • Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde-bulegoetan, aurrez aurre.

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko duzu Lanbideren webgunearen bidez edo 945 160 600 telefonora deituz erroldatuta zauden eta benetan bizi zaren udalerriari dagokion bulegoan.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.