Ohiko galderak

DBE familia bakoitzak jasotzen dituen diru-sarreren osagarri bat da. DBEk bermatzen duen gehienezko hileko zenbatekoa, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren eta hileko diru-sarreren arabera ezarriko da. Diru-sarrera horiek taulan agertzen diren gehienezko kopuruetatik deskontatuko dira.

Diru-sarrerarik ez dagoen kasuetan: bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren arabera ezarriko da gehienezko hileko kopurua.

Diru-sarreraren bat dagoen kasuetan (lana, pentsioa, errentak, alokairuak, kalte-ordainak, eta abar.): bizikidetza-unitateak jasoko duen hileko zenbatekoa kalkulatzeko, osatzen duten pertsona kopuruaren araberako gehienezko zenbatekoari, familiak jasotzen dituen diru-sarrera guztiak kendu behar zaizkio. Lanagatiko diru-sarrerei aplikatuko zaizkie enplegurako pizgarriak, zeinak ahalbidetzen duen diru-sarreraren zati bat deskontatzeko lan egiten duen pertsonaren onurarako.

DBEren gehienezko hileko kopurua 2021erako
BUaren pertsona kopurua Orokorra €/hileko gehienez Pentsiodunak €/hileko gehienez
1 706,22 € 810,28 €
2 906,84 € 1012,85 €
3 edo gehiago 1003,14 € 1.093,88 €

Guraso bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan (adin txikiko seme-alaba bat edo gehiago beren ardurapean dituzte aitak edo amak), prestazioari gehituko zaio hileko 51,36 € hileko osagarria.

Guraso bakarreko bizikidetza-unitateak
BUaren pertsona kopurua Guraso bakarra €/hileko gehienez
2 941,26 €
3 edo gehiago 1035,86 €

DBEren jasotzaileek Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) kobratu ahal dute etxebizitzaren alokairuaren gastuak ordaintzeko, gehienez ere 250€.

Ohiko etxebizitzaz gain (garaje eta trastelekuarekin) eta norbere kontura egindako jardueretarako higiezinaz gain, ezin daiteke beste ondasun higiezinik eduki.

Bizikidetza-unitatearen gehienezko ondarea (dirua, tituluak, balioak, ibilgailuak edo beste jabetza batzuk) ezin da izan bizikidetza-unitatearen kide-kopuruaren arabera erabateko baliabiderik ezaren kasuan legokiokeen diru-sarrerak bermatzeko urteko errenta baino lau aldiz handiagoa.

Diru sarrerarik ez denean onartutako gehienezko ondarea 2021
BUaren pertsona kopurua Orokorra Pentsiodunak
1 36.450,24 € 41.820,96 €
2 46.804,80 € 52.276,32€
3 edo gehiago 51.775,20 € 56.458,08 €

Ondare Muga: DBEren urteko gehienezko kopurua lau aldiz