Bulego Birtualak taldeko orientazio-tailer berriekin bere online zerbitzuak zabaltzen ditu
Lanbidek "LanAPP Online Tailerrak" jarri du abian. Orientazio-zerbitzu berri bat, iraupen laburreko tailer eta jardueren programazioan eta garapenean oinarrituta, enplegu-eskatzaileen artean enplegua bilatzeko oinarrizko tresnak zabaltzeko (CV, aurkezpen-gutunak, elkarrizketak, bilaketa-bideak, sasoiko lana, etab.).
Orain arte, orientazio-ekintza horiek aurrez aurreko modalitatean eskaintzen ziren, eta, gehienetan, zentro laguntzaileetan, baina, hemendik aurrera, Lanbideren Bulego Birtuala online hasiko da zerbitzu horiek eskaintzen “LanAPP Online tailerrak” bidez.
Orientazio-tailerrak dira, dinamikoak eta enplegu-eskatzaileen profiletara egokituak, ordubete ingurukoak, eta orientatzaileek ematen dituzte Zoomen bidezko bilera birtualetan.