Bulego Birtualak online zerbitzuak zabaldu ditu
Lanbideren bulego birtualak orientazio-zerbitzuak zabaltzen dizkie herritarrei.
Horretarako, banakako hitzorduak jarri dira martxan, bideokonferentzia bidez, honako zerbitzu hauetarako:
- Lana bilatzeko orientazioa jaso Lana bilatzen laguntzen dizugu, zure helburu profesionala eta zure enplegagarritasuna hobetzeko dituzun prestakuntza-aukerak definituz.
- Nire eskaria osatu / aldatu (CVa eguneratu). Nirelanbidenetik zure datuak nola alda ditzakezun erakutsiko dizugu eta, gainera, zure CVa eguneratuta geratuko da.
- Jarraian erakusten dizugu nola eska dezakezun hitzordua bulego birtualarekin gidaren bidez.
- Gogoan izan orientazio-tailerren programa osoa ere eskuragarri duzula.
- Bulego birtualean hitzordua eskatzeko gida