BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU SARRERA KUDEATZEKO BAIMENA
BDE jasotzen baduzu eta IMV jasotzeko eskubidea baduzu, zure ordez izapidetu dezakegu
DSBE jasotzen baduzu, egokia da Bizi Gutxieneko Diru-sarrera jasotzeko eskubidea ere izatea. Kontuan izan IMVa jasotzeko izapide hori beharrezkoa dela. Zuk zeuk egin dezakezu GSINren webgunean edo Lanbideren bulegoan, edo gure esku utzi. Hori egin ezean, zure DSBE prestazioa azkendu ahal izango litzateke, urtebetez berriz eskatzeko ezintasunarekin, eskubide ekonomikoak baliatzeko betebeharra ez betetzeagatik.
1. PAUSUA: SMS BAT JASOKO DUZU ADOSTASUNA LORTZEKO FORMULARIORAKO ESTEKAREKIN
Iritsiko zaizun SMSaren adibidea: Lanbide. 12345678K. Sar zaitez estekara Bizi Gutxieneko Diru-sarrera izapidetzeko adostasuna emateko.
Garrantzitsua da adieraztea SMSak egun desberdinetan bidaliko direla eta, beraz, BDEa jasotzen dutenek ez dutela SMSrik aldi bereab jasoko.
2. PAUSUA: SARTU INPRIMAKIAN ETA DIERAZI ZURE DATUAK GIZARTE SEGURANTZAKO INSTITUTU NAZIONALERA BIDALTZEKO ADOSTASUNA EMATEN DUZUN EDO EZ
Formularioa bete eta bidalitakoan, zure eskaera izapidetuta egongo da eta ez duzu besterik egin beharko.
WEBGUNETIK
NAHI DUZUNEAN LANBIDEREN WEBGUNETIK TRAMITATU AHAL IZANGO DUZU, Nire Lanbidenet-en sartuta.
Sartu zure adostasuna eman eta guk egin dezagun. Ondoren formularioan zure adostasuna eman duzun ala ez adierazi beharko duzu.
DBEren hartzailea ez bazara eta gutxieneko bizi-diru-sarrera eskatu nahi baduzu
DBEren hartzailea ez bazara, etxetik eska dezakezu Gutxieneko Bizi Diru-sarrera, telefono mugikor, tablet edo ordenagailu batekin, modu seguruan, asteko edozein egunetan eta edozein ordutan, ziurtagiri elektronikorik behar izan gabe Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez, joan-etorriak egin gabe.
Ez da beharrezkoa zure erreferentziazko Lanbideren bulegora joatea gutxieneko bizi-diru-sarrera eskatzeko. Baina sarbide digitalerako zailtasunak izanez gero, hitzordua eska dezakezu LANBIDEn.
Lanbideren bidez izapidetutako gutxieneko bizi-diru-sarrerari buruzko informazio gehigarria.
Laguntza Lanbideren bidez eskatu baduzu, eskabide-kodea emango dizugu, Gizarte Segurantzaren webgunean kontsulta dezazun.
Horretarako, Nire Lanbidenet atalean sartu eta Nire laguntzak/Diru-laguntzak fitxa hautatu behar duzu.