Erakunde Kolaboratzailea izateko onarpena. Lehen Aukera programa.
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Deskribapena
Prozedura honen helburua da erakunde laguntzaile izatea Lehen Aukera 2022 deialdiari zehazki lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Email: laneratze@lanbide.eus
Kodea(k)
- Erakunde Kolaboratzailea Lehen Aukera: 1015919
Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Trantsizio-prozesuaren kudeaketarako eta jarraipenerako soilik erakunde laguntzailea izatea eskatuz gero, erantsi "Datuak babesteko konpromisoa" sinatuta.
Eskaera jaitsi, bete eta igo Egoitza Elektronikoaren bidez.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak