Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

6. artikulua.– Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

Organikoki sailburuaren mende, saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzari:

Laguntza juridikoaren arloan, honako hauek dagozkio:

  1. Lege-aurreproiektuak eta xedapen arauemaile orokorrak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, sailari edo haren mendeko edo hari atxikitako edozein entitateri eragiten dioten gaietan.
  2. Xedapen orokorrei buruz eta sailak sinatu beharreko akordio eta hitzarmenei buruz txosten juridikoak egitea, bai eta, horretarako eskatzen denean, Gobernu Kontseiluak eta haren eskuordeko batzordeek aztertu beharreko gaiei buruzko txosten juridikoak ere, eta, saileko edozein organok eskatuz gero, aholkularitza ematea.
  3. Sailaren jarduera administratiboaren aurka aurkezten diren administrazio-errekurtsoak izapidetzea.
  4. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana, sailak parte hartzen duen gaietan, eta horien gainean emandako ebazpenen jarraipena eta kontrola.
  5. Sailaren jardueraren gainean sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta izapidetzea.
  6. Hezkuntzako zerbitzu publikoari atxikitako udal titulartasuneko ondasunak –jabari publiko direnak– desafektatzeari buruzko espedienteak, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzen eskumenak.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak Sailari ematen dizkion egitekoak baliatzea.
  8. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak sailetako aholkularitzei esleitutako gainerako egitekoak.

Langileen arloan, salbu eta dekretu honen 11. artikuluak aipatutako langileen kasuan, honako hauek dagozkio:

  1. Behar diren prozedurak administratu eta kudeatzea, eta, hartarako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak zehazten dituen eskumenak baliatuko ditu, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak eragotzi gabe.
  2. Sailak langile-arloan dituen beharrizanak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen zerrendak eta plantillak prestatzeko proposamenak egitea.
  3. Langileentzako formazio- eta hobekuntza-planak eta -programak sustatzea, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin arlo horretan gauzatu beharreko lankidetza.
  4. Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.

Aurrekoez gainera, kudeaketa transbertsaleko organoa denez, honako hauek dagozkio:

  1. Gobernu Kontseiluan aztertu behar diren gaiak koordinatzea eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari helaraztea; halaber, argitaratu beharreko xedapen edo egintza administratiboak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratzea.
  2. Saileko Erregistro Nagusiko Bulegoak funtziona dezan behar diren baliabideak jartzea.
  3. Sailaren administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko proposamenak eta txostenak egitea, bai eta kudeaketa-prozedurak diseinatu eta eguneratzea ere, hargatik eragotzi gabe Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari esleitutako eskumenak.
  4. Administrazioa eraberritu eta modernizatzearen arloko organo eskudunak emaniko ekimenak eta jarraibideak garatu eta betetzea.
  5. Irakaskuntzakoa ez den eremuan, lanpostuen banaketa fisikoari, lanpostuetako ekipamenduari eta eraberritze-lanei dagokienez, saileko unitateen jardunak zuzentzea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai honetan esleitutako eskumenak eragotzi gabe. Saileko egoitzetako barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.
  6. Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, eta herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko zerbitzuek (Sailekoek) Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko honako organo honekin interlokuzioa izateaz arduratzea: kanal anitzekoa eta zentralizatzailea izanik, herritarrei informazio eta arreta orokorra emateko zerbitzuen ardura duena.
  7. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) edukiak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planaren edukiak identifikatu eta garatzea, gainerako Zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko erakundeekin eta hari atxikitako organoekin batera lan eginda eta koordinatuta, lege horretan aurreikusitako neurriak bete daitezen, eta gizon eta emakumeen berdintasunerako unitateei emandako egitekoekin bat.
  8. Euskara-unitatea izango da, eta, alde horretatik, saileko politiketan euskara sustatzen lagunduko du, hain justu ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren jarraibideen ildotik.
  9. Sailak dituen ondasun guztiak direla-eta Ogasun eta Finantza Saileko Zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak zentralizatzea, Euskal Ondareari buruzko Legeari jarraikiz; era berean, sail horrekin elkarlanean, sailaren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzen laguntzea, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren arabera.
  10. Datuak babestearen gainean sailak diseinatzen dituen planak garatzea, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ezarritako gomendioak eta jarraibideak gauzatzea. Horrez gain, sailak Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin dituen harremanez eta koordinazioaz arduratzea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastiįn , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Eneko Goenaga Egibar
(2024/06/27 - ) Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak