81.387 kontratu berri sinatu dira EAEn, aurreko hilean baino % 23,7 gehiago, eta horietatik 19.774 kontratu mugagabeak izan dira (% 24,3)
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera, ekainean maiatzean baino 479 langabe gehiago erregistratu ziren (+ % 0,46), eta, guztira, 104.212 eskatzaile zeuden. Urte arteko bilakaerak ere gora egin du, 816 pertsona gehiago zenbatuta, iazko kopuruekin alderatuta (+ % 0,79).
Kontratazioa
Kontratazioari dagokionez, ekainean 81.387 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta horietatik 19.774 mugagabeak izan dira (% 24,3).





