Urte arteko saldoak behera egin du, 2.976 pertsona gutxiago (- % 2,80) iazko ekainarekin alderatuta, eta beheranzko joerari eutsi zaio bederatzigarren hilabetez jarraian saldo negatiboa izan baitu
Maiatzean baino 1.268 langabe gutxiago (- % 1,21) zenbatu dira ekainean, eta 103.391 eskatzaile daude, orotara. Bederatzigarren hilabetez jarraian, urte arteko bilakaerak saldo negatiboa izan du: 2.976 pertsonatan egin du behera iazko datuekin alderatuta (- % 2,80), Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera.
Kontratazioa
Kontratazioari dagokionez, ekainean 75.033 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta horietatik 15.873 (% 21,2) mugagabeak izan dira.