Euskadik 107.380 langaberekin itxi du urtea, 2023an baino 399 gutxiago

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • 2024ko azken hilabetean 57.504 kontratu berri erregistratu dira, aurreko urtearekin alderatuta % 5,7 gehiago, eta horietatik % 20 mugagabeak dira

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, 514 langabe gutxiago zenbatu dituzte abenduan Euskadin, % 0,48 gutxiago aurreko hilabetearekin alderatuta, eta 107.380 guztira. Duela urtebete, 2023ko abenduan, 399 langabe gutxiago zeuden.

Kontratazioa

Kontratazioari dagokionez, abenduan 57.504 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta horietatik % 20 mugagabeak izan dira.