Azalpen-oharra eta kexa irmoa komunikabideetan argitaratutako albiste faltsuaren aurka eta Lanbideko langileen lana defendatzeko.

Argitalpen-data: 

Komunikabideetan albiste faltsu eta difamatzailea argitaratu berri da, Lanbide-Zallako bulegoan gertatutako erabiltzaile baten heriotzari buruz. Hori dela-eta, erakundeko pertsona guztiengana eta, oro har, herritarrengana jotzen dugu, batetik, argitzeko zer gertatu zen benetan Lanbideren bulegoan, eta, bestetik, gaitzespena eta haserre handiena adierazteko, bai albistearen iturriek bai horiek zabaltzen dituzten hedabideek sortu dituzten faltsukerien aurrean; hori guztia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin erkatu gabe.

Zendu den pertsona DSBE prestazioaren titularra izan da 2022ko irailaren 11tik. Lan-bitartekaritzarekin lotutako betebeharretatik salbuetsita egon da 2022ko abenduaren 7tik, osasun-arazoak direla-eta. Azken salbuespena 2024ko abenduaren 13an amaitu zitzaion. Eta, beraz, bere erreferentziako orientatzaileak SMS bat bidali zion 2024ko abenduaren 19an, jakinarazteko berarekin harremanetan jarri behar zuela.

Erabiltzaileak aurrez aurreko hitzordua programatu zuen urtarrilaren 8rako. Baina, orientatzailea bajan zegoenez, beste hitzordu bat esleitu zitzaion otsailaren 5erako. Egun horretan, erabiltzailea bulegora joan zen pertsona batek lagunduta, bulegora, arazo fisikoak zituen-eta. Pertsona horrek alde egin zuen beste zeregin batzuk egiteko, eta bitartean interesduna bulegoan artatu zuten.

Erabiltzaileak bere txosten medikoa aurkeztu zion orientatzaileari. Gaztelaniaz ondo hitz egiten ez zuenez, emaztearekin harremanetan jarri zen itzulpena egiteko. Orientatzaileak azaldu zion, txostenaren arabera, argi zegoela erabiltzaileak ezin zuela lanik egin; eta, beraz, salbuespena eta demanda etetea luzatu egin zioten. Aparte, gomendatu zitzaion mediku-txosten espezifikoago bat aurkezteko. Eta informazioa eman zitzaion, ezintasun bat eskatzeko aukerari buruzkoa.

Hitzordua amaitu eta gero, erabiltzailea normaltasunez irten zen bulegotik; segurtasun-zaintzaileari bainugela erabiltzeko baimena eskatu zion; eta, gero, bulego aurreko jardinera batean eseri zen, bere lagunak noiz hartuko zain. Handik gutxira, zaindariak pertsona talde bat ikusi zuen interesdunaren inguruan ( konortea galdu eta burua kolpatu baitzuen). Segurtasun-zaintzailea 112 telefonora deitu zuen; eta berehala iritsi ziren Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Bizkortzeko ahaleginak egin arren, erabiltzailea zoritxarrez zendu egin zen.

Azpimarratu nahi dugu pertsona honi ez zitzaiola inoiz SMSrik bidali DSBErekin lotutako ikastaroren bat egitera etortzeko, eta bere hitzordua soilik zela orientazioa emateko. Era berean, ez zioten inolako mehatxurik egin prestazioa kentzeko, eta ez zioten inolako presiorik egin.

iziki sentitzen dugu pertsona horren heriotza, eta doluminak helarazi nahi dizkiogu haren familia osoari. Era berean, erabat gaitzesten dugu zorigaitz hau erabiltzea Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa eta bere langileak difamatzeko eta kalumniatzeko. Era berean, gure laguntza eta esker ona helarazi nahi dizkiegu Zallako Lanbideko langileei, horrelako egoera zail batean erakutsi duten profesionaltasunagatik eta lan onagatik.

Adeitasunez,
Lanbideko Zuzendaritza