2024ko urriaren 22an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko urriaren 16ko Ebazpena argitaratuko da EHAAn. Ebazpen horren bidez, aldatu egiten da Europar Batasunaren (NextGenerationEU) finantzaketako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2024ko martxoaren 20ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epe berri bat gaitzen da, eta argitara ematen da zer baliabide ekonomiko esleitu zaizkion Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketari, reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaren babesean, biztanleria aktiboaren kualifikazio- eta birkualifikazio-prestakuntzarako, sektore estrategikoetako lanbide-kualifikazioei, pertsonen zaintzari eta despopulazio-arriskuan dauden eremuei lotuta.
Ebazpen horretan, 2024ko martxoaren 20ko Ebazpenaren hirugarren puntua aldatzen da, eta prestakuntza-planak gauzatzeko epea 2025eko apirilaren 30era arte luzatzen da.
Reskilling eta upskilling ekintzak garatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaren epe berria gauzatzeko epea luzatzea
Argitalpen-data: