Badator MerkaLanen bosgarren edizioa, Lanbidek antolatutako enplegu- eta prestakuntza-azoka. Azoka ezinbesteko zita bihurtu da profesionalen, enpresen eta prestakuntza-zentroen artean. Azken bi urteetan Merkalan erabat onlinekoa izan da; 2024an, berriz, formatu mistoa berreskuratuko du. Horrela, azoka birtuala urriaren 1etik 3ra izango da. Urriaren 2an, aldiz, aurrez aurreko jardunaldia izango da, Irungo FICOBA azoka-barrutian. Bertan elkartuko dira parte hartuko duten pertsona eta erakunde guztiak.
Iazko MerkaLan azokan (erabat birtuala) 160 enpresak eta erakundek baino gehiagok hartu zuten parte. Guztiek aukera izan zuten beren lan- eta prestakuntza-eskaintza plazaratzeko. Izan ere, plataforman 7.000 lagunek baino gehiagok eman zuten izena; zertarako eta lana aurkitzeko zein helburu profesional berrietarantz aurrera egiteko (hori dena lan-hobekuntzaren edo gaitasun berrien prestakuntzaren bidez).
Enplegua aurkitzeko aukerei dagokienez, nabarmendu behar dugu 2023ko edizioak 2.300 lanpostu eskaini zituela (700 lan-eskaintzatan banatuta). Prestakuntzaren arloan ere aukera oparoak eskaini zituen: 3.000 plaza (200 ikastaro bitartez).