MerkaLan 2024, Lanbideren enplegu eta formakuntza azoka, oso arrakastatsua izan da. Aurrez aurreko jardunaldia FICOBAn egin zen urriaren 2an, eta guztira 1.219 pertsona bertaratu ziren antolatutako jarduera eta hitzaldietara, eta 190 pertsona bildu ziren inaugurazio-ekitaldian.
MerkaLanen aurkeztutako proposamenen kalitatea zein parte-hartzearen zifrak nabarmenak izan dira. Guztira, 140 enpresa eta erakundek parte hartu dute, aurrez aurre (83) edo birtualki (140; horietatik 57 soilik online). Enpresa horiek 496 lan-eskaintza argitaratu dituzte, hau da, 1.059 lanpostu guztira, eta azokaren hiru egunetan 5.100 hautagaitza erregistratu dira.
Prestakuntza-eskaintzari dagokionez, 2.752 plaza argitaratu dira (137 prestakuntza-programatan banatuta) eta 314 hautagaitza jaso zituzten urriaren 1etik 3ra bitartean. Bestalde, plataforma birtualean 5.399 lagun eman dute izena MerkaLanen azken egunera arte. Beraz, interes eta parte-hartze handia erakutsi dute modalitate honetan.
Denon ahaleginari esker (Lanbideko langileak, enpresa, erakunde eta instituzio parte-hartzaileak, zein azokan modu presentzialean edo birtualean parte hartu duten pertsonak), MerkaLan erreferente gisa berretsi da enpleguaren eta prestakuntzaren arloan, berriro ere itxaropenak gaindituta eta edizio gogoangarria lortuta.