Lanbideko postontziak lehen beste bide batzuetatik jasotzen zuen informazioa ordenatu eta bideratzen du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Herritarren eskubideak bermatzea eta bere kudeaketa ona dira diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemaren garapenean abian jarritako neurri eta tresna guztien printzipio inspiratzaileak

Aste honetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak herritarren komunikazioak hainbat bidetatik (telefonoz, aurrez aurre, posta elektronikoz edo gutun anonimoen bidez) lehen jasotzen zutena bideratzeko abian jarri duen postontziaren inguruan egin diren balorazioen aurrean, erakunde honek hurrengo argitu nahi du: inoiz ez da kolektiborik seinalatzen eta mekanismo berriak Lanbiderekin komunikatzeko kanalak arrazionalizatzen ditu, horixe baita urteak martxan daramatzan postontziaren aldean dakarren berritasuna.

Aste honetan martxan jarritako neurriari Eusko Jaurlaritza hainbat esparrutan garatzen ari den antzeko beste batzuk gehitu behar zaizkio. Esate baterako, honako hauek aipa daitezke:

 Lan-iruzurraren postontzia

  • Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako Salaketen Postontzia
  • Erabilera turistikorako etxebizitzetako iruzurraren aurkako postontzia
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko arau-hausteei buruzko informazioaren barne-kanala

Gainera, beste erakunde batzuek azken urteotan abian jarri duten tresnaren antzekoa da, hala nola: 

  • Gizarte Segurantza, Lan Ikuskaritzaren postontziaren bidez
  • Espainiako Gobernua, Iruzurraren aurkako Postontziaren bidez, iruzur, ustelkeria edo Europako funtsei eragiten dien legez kanpoko beste edozein jarduera salatzeko
  • Nafarroako Gobernua, salaketa anonimoen postontzi batekin (https://oana.es/es)  Foru Erkidegoko ustelkeriaren aurkako eta jardunbide egokien bulegoaren web orrian

Gertuko eta urruneko erakundeetan ohiko tresna izan arren, kolektibo batzuk gaitzetsi egin dituzte, pertsona hartzaileak kriminalizatu eta estigmatizatzen dituelakoan. Adierazpen hauen aurrean, erakunde honek zehaztu nahi du prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonek ez dutela inoiz iruzur presuntziorik egin. Aitzitik, adierazi nahi da gutxiengoen kasuak direla erabilera desegokia egiten dutenak, baina errealitatearekin bat ez datorren pertzepzio soziala sortzen dutenak eta sistemari, hartzaileei eta baliabide publikoei kalte egiten dietenak.

Laguntza eta etengabeko hobekuntza

Herritarren eskubideak bermatzea eta bere kudeaketa ona dira aurten abian jarri den Laguntza, Ikuskapen eta Kontroleko Urteko Planaren printzipio inspiratzaileak, Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren abenduaren 14/2022 Legearen aginduz.

Plan honek bere jardun-eremu estrategikoen artean jasotzen du prestazioen titularrei edo onuradunei laguntzea eta informazio-zerbitzuak etengabe hobetzea, eskubidea izan dezaketen pertsonen prestazioetarako sarbidea ziurtatzeko, bai eta sistema eta DBEa jasotzearekin lotutako betebeharrak ulertzea ere.

Esparru honetan, honako jarduera hauek garatzen ari dira, besteak beste: ebazpenak eta komunikazioak hizkera argira egokitzea; pertsonek prestazioak jasotzeko dituzten zailtasunak aztertzea; eta hirugarren sektoreko erakundeak gaitzeko proiektu pilotu bat egitea, Lanbiderekin DBEarekin eta EBIarekin lotutako izapide elektronikoak egin ditzaten pertsonen izenean.

Ekimen hauek herritarrei laguntza hobea ematera, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren prestazioei lotutako izapideen kudeaketa arintzera eta, aldi berean, Lanbiderekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidearen eraginkortasuna bermatzera bideratuta daude, eta hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetza estuan garatzen ari dira, ahultasun-egoeran eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei arreta ematen espezializatuta daudenak.

Eskubideak bermatzearekin eta sistemaren irismena hobetzearekin batera, Lanbidek, aldi berean, prestazioak jasotzeko baldintzak mantentzen direla eta betebeharrak betetzen direla kontrolatzeko eginkizuna garatzen du. Eta hori guztia betetzen dela sustatzeko, ez betetzeak prebenitzeko eta prestazioen erabilera bidegabeak garaiz detektatzeko neurri eta jarduera sorta bat jasotzen duen estrategia baten bidez egiten du, aste honetan martxan jarritako postontzia barnean hartuta.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak herritarrak babesteko eta laguntzeko konpromisoa hartzen du bere gizarte- eta lan-ibilbidean.

 

Gasteizen, 2024ko azaroaren 21ean