Lanbidek 76,56 milioi eurotan gehitu ditu diru sarrerak Bermatzeko Errentarako, Bizitzeko Gutxieneko Diru sarrerarako eta Gizarte Segurantzako kuotetako hobarietarako kredituak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 76,56 milioi euro baino gehiago gehitu ditu Diru sarrerak Bermatzeko Errentara, Bizitzeko Gutxieneko Diru sarreraren prestazio ekonomikoetara eta enplegua sustatzeagatik eta sortzeagatik Gizarte Segurantzaren kuotetako hobarietara bideratutako kredituetarako.

Zehatzago, 32 milioi euro Gizarte Segurantzako kuoten hobarietarako izango dira, 27 milioi euro Bizitzeko Gutxieneko Diru sarrerarako eta 17,5 milioi euro Diru sarrerak Bermatzeko Errentarako. Kredituen gehikuntza hori Lanbideko gerakinen kontura egingo da.