Lanbide lankidetzan ari da EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea sustatzeko eta zabaltzeko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Europako Astearen barruan, bi ekitaldi formatu daude: Biltzar bat urriaren 16an eta 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta gainerako egunetan, urriaren 14tik 25era, ekitaldi gehiago izango dira hiru lurraldeetan banatuta. Horietan, industriaren, osasunaren, hezkuntzaren eta abarren arloko Kudeaketa Aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.

Europako Aste honetako edizioan, bi gai-multzo nagusi landuko dira, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituztenak:

  • Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa
  • Pertsonak zaintzea eta leialtasuna

Guztira 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, hainbat formatutan (presentziala, streaming-a edo online), 60 erakunde antolatzaileren eskutik.