- Urteko hamaikagarren hilabetea 107.894 pertsonarekin itxi da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, 603 langabe gutxiago zenbatu dituzte azaroan Euskadin, % 0,56ko beherakada. Guztira, 107.894 langabe daude.
Kontratu mugagabeak
Kontratazioari dagokionez, azaroan 62.374 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta hauetatik 13.725 (%22) mugagabeak izan dira.