Workinn Talent Hub industriaren enplegu-azoka Bilbao Exibition Centren (BEC) egingo da ekainaren 7an eta 8an. Estatu osoko enplegu industrialeko foro handi bakarra da.
Ekitaldian Lanbidek parte hartuko du, eta stand propioa izango du bertaratutakoei sektore horretan enplegua bilatzera bideratutako zerbitzuen berri emateko. Ildo horretan, AukerabeRRi programaren berri emango da. Programa hori Euskadiko enpresetan birkualifikatzeko eta birkokatzeko programa da, eta, une honetan, beste sektore batzuen artean, metalurgiaren sektorera bideratuta dago. Gainera, EURES (Europar Batasuneko langileen enplegurako eta zirkulazio askerako lankidetza-sarea) programako teknikariak egongo dira. Bestalde, Lanbideren Bulego Birtuala ere bertan izango da, Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintzen dituen online zerbitzuen berri emateko.
Lanpostu hutsak bete nahi dituzten enpresa askok parte hartzea espero da.