Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Merkalan Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokaren IV. edizioa ospatuko da.
Aurreko edizioan bezala, ekitaldiak % 100 formatu birtuala izango du, online plataforma baten bidez. Plataforman, erabiltzaileek 200 enpresa parte-hartzailee baino gehiagoren standetan nabigatu ahal izango dute, enplegu-eskaintzak ikusi eta horietan izena eman ahal izango dute, eta hitzordua hitzartu ahal izango dute lanpostuak eskaintzen dituzten enpresekin. Guztira 700 lan-eskaintza baino gehiago erregistratu dira, 2.300 lanpostu baino gehiago.
Ikus ezazu bideotutorial honetan nola erabili azokaren plataforma: