Langabezia 3.450 pertsonatan igo da urtarrilean eta 111.229 langabe daude

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • 2009tik urtarrilean erregistratutako langabeen kopururik txikiena da

Urtarrilean, 3.450 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskadin, %3,20, eta 111.229 langabe daude, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera. Duela urtebete, 2023ko urtarrilean, 1.676 langabe gehiago zeuden.

Kontratazioa

Hala ere, kontratazioa %9,81 hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta, eta %6,5 iazko urtarrilarekin alderatuta. Azken hilabetean 59.751 kontratu berri sinatu dira, eta lautik bat, %25,1, mugagabeak izan dira.