Martxoaren 13tik aurrera, astelehena, Zallako enplegu-bulegoan jendaurreko arreta honako helbide honetan izango da: Jose Etxezarraga kalea 1, PK: 48860, Zalla.
Lekuz aldatzeko lanak direla eta, ezin izango da zerbitzua normaltasunez eman:
- Martxoak 9: Jendaurreko arreta eguerdiko 12:00etan amaituko da.
- Martxoak 10: Bulegoa itxita egongo da.
- Martxoak 13: Lokal berrian hasiko da jendaurreko arreta egiten.