- Euskadik 2022ko otsailean baino 3.519 langabe gutxiago ditu
- Kontratazio mugagabea mantendu egin da; formalizatutako kontratu guztien % 27,33 mota horretakoak dira
Otsailean 609 langabe gutxiago izan dira Euskadin ( % 0,54); orotara 112.296 langabe daude, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera. Duela urtebete baino 3.519 langabetu gutxiago daude.
Kontratazioari dagokionez, beste hilabete batez nabarmendu da kontratazio mugagabea, guztizkoaren % 27,33 izanik. 50.491 kontratu sinatu ziren, eta horietatik 13.797 izaera horretakoak izan dira. Urte arteko balantzean, eta lan-erreformaren ondorioz kontratazioak egonkortu diren arren, eta, beraz, haien bolumen globala murriztu den arren, 2022ko hil berean baino % 31,18 gehiago dira.