Maiatzean 726 langabe gutxiago izan dira eta hilaren amaieran 107.275 langabe daude

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Kontratazio mugagabea mantendu egin da; formalizatutako kontratu guztien % 26,11 mota horretakoak dira

Maiatzean 726 langabe gutxiago izan dira Euskadin (% 0,67); orotara 107.275 langabe daude, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako datuen arabera. 2022ko maiatzarekin alderatuz gero, 6.077 langabe gutxiago daude.

Kontratazioari dagokionez, beste hilabete batez nabarmendu da kontratazio mugagabea, guztizkoaren % 26,11 izanik. 64.367 kontratu sinatu ziren, eta horietatik 16.809 izaera horretakoak izan dira.