Lanbideren gizarteratzeko prestazioak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 51.514 titular eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren 20.184 titular izan zituzten martxoan

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Martxoa ixtean, guztira 51.514 pertsona ziren Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularrak. Hau da, aurreko hilean baino 1.407 gehiago. Gehikuntza hori martxoaren 29an Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistemaren Lege berria indarrean sartu aurretik zeuden espedienteen eguneratzeak eragin du; izan ere, data horretatik aurrera irizpide berrietara egokitzen dira, eta apirilaren itxieran islatuko dira.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari dagokionez, gizarteratzeko gainerako prestazioekin batera, Euskadik transferentzia hori bere gain hartu zuenetik sortutako leihatila bakarrean sartu zenetik, martxoan 20.184 titular zeuden, eta horietatik 10.125 DSBEarekin osatzen dute.

Oharra: Lanbidek kudeatzen dituen prestazio guztiei buruzko informazio osoa, adin-tarteen, lurraldeen eta udalerrien, titularren egoeraren, maila akademikoaren eta adingabeak dituzten etxekoen unitateen arabera, eskuragarri egongo da hileko lehen egunetan: