Lanbideren gizarteratzeko prestazioak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 50.107 titular eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren 19.901 titular izan ziturten otsailean

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Otsaila ixtean, guztira 50.107 pertsona ziren Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularrak. Hau da, aurreko hilean baino 665 gehiago.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari dagokionez, gizarteratzeko gainerako prestazioekin batera, Euskadik transferentzia hori bere gain hartu zuenetik sortutako leihatila bakarrean sartu zenetik, otsailean 19.901 titular zeuden, eta horietatik 9.846 DSBEarekin osatzen dute.