Lehendakariordeak LanMentoring enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa aurkeztuko du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak LanMentoring aurkeztuko du bihar, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko zerbitzua, belaunaldien arteko erreleboari arrakastaz ekiteko.

Komunikabideetara irekitako ekitaldi batean, Lanbidek sustatutako ekimen aitzindari eta doako horren berri emango da, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan. Ekimen horren bidez, ETEei lagundu nahi zaie belaunaldien arteko txanda-prozesuetan eta jakintza eskualdatzeko prozesuetan.

Eguna: osteguna, 2022ko uztailak 7
Ordua: 9: 30ean
Lekua: Itsasmuseum, Bilbao