Lanbidek Bizkaiko EHUren enplegu foroan eta Arabako Empleo Gune azokan parte hartuko du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Datorren asteartean, maiatzak 3, UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan, Bizkaiko campusak antolatutako enplegu foroa izango da.

Gainera, maiatzaren 5ean, ostegunean, Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako enplegu foroa ere egingo da, aurrez aurre, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Bizkaiko EHUren Enplegu Foroa 2022

Topaketa 09:30etik 14:00etara izango da. Lanbide Eures (enplegurako eta langileen zirkulazio askerako lankidetza sarea) sarearen stand baten bidez egongo da. Gainera, 13:00etatik 13:30era Lanbidek kudeatzen dituen gazteentzako enplegu programei buruzko hitzaldi bat programatuta dago.

Empleo Gune 2022

Ekitaldia 09:30etik 13:00etara izango da, eta Lanbide ere bertan izango da, Eures Sarearen stand baten bidez. Azokaren helburu orokorra da inguruko enpresetako giza baliabideetako profesionalen eta enplegua aktiboki bilatzen ari direnen eta unibertsitateko azken heziketa zikloetako ikasleen arteko topagune izatea. Gizarteratzean eta laneratzean lan egiten duten pertsonek eta Araban enplegua sortzen duten erakunde publikoek ere parte hartzea espero da.

Bi ekitaldi horietan, helburu orokorra da EHUko ikasleen eta pertsona egresatuen enplegagarritasuna sustatzea, eta gazte horiek profil zehatzak bilatzen dituzten enpresekin harremanetan jartzea erraztea.

Gainera, Lanbidek bi azoketara joaten direnei LanApp aplikazio berria aurkezteko aprobetxatuko du. Aplikazio horren bidez, gailu mugikorraren bidez izapide asko egin daitezke.