Global Training 2022 beketan izena emateko azken egunak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

30 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteei zuzendutako Global Training 2022 beketan izena emateko epea 2022ko uztailaren 18an amaitzen da.

Programa hau, SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa, aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan.