Lanbiderekin lankidetzan lanbide-orientazioko 2021-2023 laguntzen deialdia laster argitaratuko da

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2021-2023 laguntzen deialdia onartu du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan.

Honen edukia herritar orok jakin dezan argitaratzen da, hargatik eragotzi gabe 2021eko ekainaren 15ean EHAAn argitaratzea, eta, beraz, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko litzateke eskabideak aurkezteko epea.