Lanbiderekin lankidetzan lanbide-orientazioko 2021-2023 laguntzen deialdian huts-zuzenketa

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Gaur, 2021eko ekainaren 18ko EHAAn, huts zuzenketa bat argitaratu da:

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko maiatzaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak gauza-tzeko dirulaguntzen 2021-2023 deialdia argitaratzeko dena

Garrantzitsua:

Huts-zuzenketa horrek deialdiaren II. kapituluan araututako laguntzen eskabideak aurkezteko epeari eragiten dio, eta, beraz, jakinarazten da epe hori 10 egun balioduneko epean amaituko dela, Huts-zuzenketako ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2021eko uztailaren 2an.

Huts-zuzenketa horrek ez dio eragingo deialdiaren III. kapituluan araututako laguntzen eskabideak aurkezteko epeari, 2021eko ekainaren 29an amaituko dena.