Lanbiderekin lankidetzan lanbide-orientazioko 2021-2023 laguntzen deialdia argitaratu da

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2021-2023 laguntzen deialdia 2021eko ekainaren 15ean EHAAn argitaratu da eta, horregatik, gaurtik aurrera hasiko da eskabideak aurkezteko epea.

EHAAren gaztelaniazko argitalpenean akats bat atzeman da 8. artikuluari (2.2.c., 2.3 eta 2.4.) eta 9. artikuluari (1 eta 2.a) dagozkien atalak falta direlako. Izapideak hasi dira Lanbideko Zuzendaritza Nagusiaren akatsak zuzentzeko ebazpena EHAAn argitaratzeko, atal horiek barne hartuta.

Hala ere, artikulu horiek 2021-2023 orientazio deialdiari buruzko Administrazio Kontseiluaren erabakia (PDF, 618 KB) (leiho berri batean irekitzen da) eskura daitezke.