Lanbidek Bidasoa Bizirik antolatutako XXVI. Enplegu Astean parte hartuko du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Ekitaldia azaroaren 10ean izango da FICOBAn 9:30etatik 13:30etara.

Enpresek hautaketa-elkarrizketak egingo dituzte. Elkarrizketa batean parte hartu nahi duenak aldez aurretik hitzordua eskatu behar da dagokion lan-eskaintzaren bidez. Eskaintzak azaroaren 4ra arte egongo dira aktibo Bidasoa Bizirik-ren (leiho berri batean irekitzen da) webgunean.

Lehentasuna izango dute azokaren eguna baino lehen eskaintzetan izena eman duten pertsonek, baita Irunen eta Hondarribian erroldatuta daudenek ere.

Lanbide ere izango da azokan, nazioarteko enpleguko EURES Sareko ordezkari bat barne.