Lan eta Enplegu Sailaren 2021eko Enpleguaren IV. Kongresua azaroaren 15ean eta 16an egingo da Gasteizko Europa Jauregian

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Gogoeta, ezagutza, eztabaida eta kontrasterako bi jardunalditan egituratuko da kongresua, eta enpleguan, ekintzailetzan, enplegu politikako berrikuntzan, ekonomian, gizarteratzean eta antzeko arloetan erreferentzia diren pertsonak jardungo dira bertan

Enpleguari buruzko 2020ko III. Kongresuak "ERAIKITZEN" gako-hitza zuen ardatz; aurten, berriz "BIDEA, IBILBIDEA EDO ESTRATEGIA" bezalako terminoak izango ditu ardatz. Aurreko edizioan, euskal enplegu-sistema inklusiboa, parte-hartzailea eta pertsonengan zentratua eraikitzeko ibilbide-orriaren oinarriak jarri ziren; orain, ezarritako helburuetan aurrera egiteko estrategiak, tresnak eta baliabideak jarriko ditugu abian.

Gure “iparrorratza”, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia. "Ibilbidea", epe laburrean, 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoa. Gure "tresna", Lanbide Hobetzen. "Joko-zelaia" da Euskal Enplegu Sistemaren etorkizuneko Legea, sistemaren gobernantza, efizientzia eta efikazia adierazteko. Hori guztia Espainiako eta Europako aktibaziorako eta kalitatezko enplegurako estrategien esparruan.

“Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa, kontratu sozial berri baterako” da Biltzar honen leloa. Izan ere, gure ustez, erronka nagusia ez da soilik enplegu gehiago sortzea, baizik eta enplegu hori pertsona guztiak erabat gizarteratzeko moduko baldintzetan izatea. Helburua ekonomia lehiakor eta globalizatu batean posible izan dadin beharrezkoak diren orekak aurkitzea da helburua. Helburua ekonomia lehiakor eta globalizatu batean posible izan dadin beharrezkoak diren orekak aurkitzea da xedea.

Ezinbestekoa izango da horretarako irtenbideak eta adostasunak bilatzea, kontratu soziala eguneratzeko eta berritzeko.

Premisa horiekin, gai hauei helduko diete hitzaldiek eta eztabaida-mahaiek:

1. Kalitatezko enplegu inklusiborako adostasunak eta bideak ekonomia lehiakor eta globalizatuan.

Enpleguaren kalitatea, bizi kalitatearen faktore gisa, versus behin-behinekotasuna, azpienplegua, ezegonkortasuna edo kontziliazio falta. Enpleguaren kalitatea hobetzea eta horrek ekonomian eta erronka demografikoan duen eragin positiboa.

Kalitatezko enpleguak enpresen lehiakortasunean eta hazkunde ekonomikoan duen eragina. Enpleguaren kalitatearen adierazleen inpaktua eta bideragarritasun sozioekonomikoa, eragina enpleguaren sorreran…

2. Pandemia osteko susperraldi sozioekonomikoa.

Enpleguaren diagnostikoa eta aukerak, gaur egungo eta aurrera begirako azterketa batetik, epe laburreko (2-3 urte) susperraldi egoera batean. Posible da pandemia aurreko egoerara itzultzea? Zer epetan? Nola? Jarduera ildo arruntak eta neurri berritzaileak.

3. Eraldaketa eta trantsizio digital-teknologikoa, ekologikoa eta demografikoa: enpleguaren balantze garbia eta enplegu politika aktiboen beharra.

Gure enpresa-errealitatean ezartzeko epeak, aukerak eta benetako eragina lan merkatuan. Eraldaketek egungo enpleguan duten eraginaren balantzea: enplegu gehiago ala gutxiago? Zer enplegu mota? Lanbide profil berriak eta prestakuntza, aktibazio eta laneratze premia berriak.

4. Enplegurako eta ekintzailetzarako estrategiak, metodologiak eta tresnak.

Laneratzeko orientazio, prestakuntza eta akonpainamendu prozesuetako berrikuntza integratzaileak identifikatzea, estrategiak, metodologiak eta tresnak definitzeko. Kolektiboen araberako ikuspegitik (generoa, adina, DSBE…) haragoko jarduketa baterantz, kasuen berezitasunetan eta pertsonen eta lan merkatuaren arteko distantzian oinarrituta esku hartzeko.

Ekintzailetzari laguntzeko politikak baloratzea, eta arrakasta izan duten jarduera eskalagarriak identifikatzea.

5. Euskal enplegu sistemaren lege proiektua: euskal enplegu sistemaren gobernantza, efikazia eta efizientziarantz.

2022an garatuko den etorkizuneko enplegu-legearen arau-esparruaren oinarri izango diren oinarrietarako dokumentazio, gogoeta eta parte-hartzearen aurretiazko emaitzak aurkeztea.

6. Enplegua 2050. urtean.

EEE2030etik haragoko ikuspegia. Enpleguaren azterketa prospektiboa, Espainiako Gobernuko Presidentetzaren Prospektiba eta Estrategiaren Bulego Nazionalaren azterlanetatik abiatuta.

Ezagutzari, hausnarketari eta parte-hartzeari buruzko bi jardunaldiak edukien programari buruzko ondorio partekatuen mahai inguru batekin amaituko dira. Tarte hori Biltzarreko Batzorde Zientifikoa osatzen duten pertsonek egingo dute. Aditu talde hori lankidetzan aritu da Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzarekin ekitaldia sortzen, garatzen eta antolatzen.

Leku eta aldi berean, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak Merkalan enplegu azoka (leiho berri batean irekitzen da) egingo du, bi ekitaldien arteko sinergiak bultzatzeko asmoz.