Merkalan azokaren edizio hau bitarikoa izango da, birtuala eta presentziala, eta bi eguneko iraupena izango du: azaroaren 15a eta 16a.
Plataforma birtuala azaroaren 8tik abenduaren 15era bitartean egongo da zabalik, eta lan-eskaintzak, prestakuntza-aukerak, webinar-ak eta enpresekin harremanak izateko aukera izango da, azaroaren 15 eta 16rako lan-elkarrizketak hitzartzeko aukerarekin, aurrez aurreko azoka egiten denean.
Merkalanen webgunean azokari buruzko informazio gehiago lor dezakezu.
Azoka birtualaren datuak:
- Erakunde kopurua: 12
- Enpresa kopurua: 133
- Lan-eskaintzak: 433
- Lanpostuak: 860
- Pabiloiak: 4
Gainera, egun horietan azokak parte presentziala izango du Gasteizko Europa Jauregian. Zertan datza aurrez aurreko zatia:
6 stand:
- Eures. EURESeko langileek artatua.
- Enpresak: AukerabeRRiko langileek artatua.
- Enplegu bulegoa: AukerabeRRiko langileek artatua.
- Informazio gunea. Laguntzaile batekin.
- Prestakuntza: Prestakuntzako langileek artatua.
- IVAP: IVAPeko langileek artatua.