Enplegu-zentroen deialdian eskabideak aurkezteko epea aldatzea

Argitalpen-data: 

Lanbide.

2021eko uztailaren 8ko EHAAn, honako ebazpen honen HUTS-ZUZENKETA argitaratu da: Ebazpena, 2021eko ekainaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2021-2022ko deialdia argitaratzen da (PDF)(leiho berri batean irekitzen da).

Hutsen zuzenketa horrek I. eranskinari eragiten dio. Eranskin horretan zehazten dira jarduketaren lurralde-eremuak eta bakoitzean diruz lagun daitezkeen enplegu-zentroen kopurua, baina deialdian ez zen argitaratu. Kontuan hartuta ez-egitearen irismena, laguntzen eskaera planteatzeko ezinbesteko edukiari eragiten diona, jakinarazten da eskabideak aurkezteko epea hutsen zuzenketa EHAAn argitaratu eta 10 egun balioduneko epean amaituko dela, hau da, 2021eko uztailaren 22an.