2021-2022 HABE Euskara ikastaroen deialdia

Argitalpen-data: 

Lanbide.

2021ko ekainaren  11ko EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-aginduari buruzko AKORDIOA argitaratu da, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko dena, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta lana dutenei zuzendua.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden pertsonek har dezakete parte, baldin eta LANBIDEk diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko formakuntza kualifikatzailea egiten ari badira (unitate, modulu, ziurtagiri) edo 2017., 2018., 2019. edo 2020. urteetan egin badituzte.